[Librezale] Gaitu proiektua

Etxebarria Zamora, Aitor aitor_etxebarria a bildua legebiltzarra.eus
Ast, Aza 2, 12:43:11, CET 2023


Kaixo, eguerdi on!

Sinaduran irakur dezakezuen moduan, Eusko Legebiltzarreko Hizkuntza Normalizazio teknikaria naiz.

Aztertzen ari gara gure etxean Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan (abenduaren 1ean edo 4an, 3a igandea baita) GAITU aplikazioaren inguruan antolatu ekitalditxo bat.
Horretarako erreferentzia moduan hartu dugu ekainaren 21ean Jaurlaritzan egin zena. Jakin badakigu bertan parte hartu zuela zuen elkarteko kide den  Mario Txopiteak. Berarekin edo zuetako beste batekin jarri nahi dugu kontaktuan ea zer nolako aukerak egongo liratekeen hemengo ekitaldi horretan parte hartzeko. Eskertuko genizuke, beraz, mezu honi erantzutea eta harremanetan jartzeko pertsonaren posta-helbidea edo telefonoa pasatzea.

Besterik gabe, zuen erantzunaren zain geratzen gara. Bitartean, ondo segi.

Aitor Etxebarria
Hizkuntza Normalizazio teknikaria
Eusko Legebiltzarra (945004235)
Nirekin, nahi baduzu, euskaraz egin dezakezu
[Ahobizi | Euskaraldia]

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231102/90994dd9/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2020 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231102/90994dd9/attachment.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago