[Librezale] Common Voiceri bultzada emateko Gaitu.eus (CV proiektuaren laburpen bat)

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Iga, Maiatza 28, 11:06:19, CEST 2023


Kaixo Librezaleok:

Mila esker guztioa berriz dena azaltzeagatik, nik ere Mikel bezala ondo
deritzot Librezale.eus behean jartzearena
Zoritxarrez, ez dira nire garai onenak (onik badago) eta ezingo dut parte
hartu

biziki eskertuz egiten ari zarena eta zaretena...
Izan libre, izan euskaldun!
Ander

Hau idatzi du Mikel , Librezale-en bidez (librezale a bildua librezale.eus)
erabiltzaileak (2023 mai. 27(a), lr. (23:06)):

> Oso laburpen ona egin duzula iruditzen zait, niri ondo etorri zait.
>
> Ondo iruditzen zait zure izenaren azpian librezale.eus agertzea.
>
> Ezingo dut aktiboki lagundu, sentitzen dut.
>
> Ondo segi
>
> Mikelgs
>
>
> 2023-05-27 13:06 egunean, Txopi , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> > Beno, eta orain fitxategi erantsi eta guzti :-)
> >
> > 23/5/27 12:58(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> >> Kaixo:
> >>
> >> Atzo Eusko Jaurlaritzatik kartel baten zirriborroa bidali zidaten
> >> (ikusi erantsitako irudia). Lakuan egingo duten jarduera batean parte
> >> hartzea proposatu didate eta baiezkoa eman diet Common Voice
> >> bultzatzeko egiten ari diren urratsen parte delako.
> >>
> >> Kartelean, nire izenaren azpian "Librezale.eus" aipatzen da, ni
> >> Librezaleko kidea naizela adierazteko. Nik ondo ikusten dut baina
> >> talde hau asanblearioa denez, horrelako gauzak galdetzea hobe dela
> >> iruditzen zait, nahi duen orok bere iritzia eman dezan. Mesedez,
> >> erantzun mezu hau zuen hausnarketak partekatzeko.
> >>
> >> Azken urtean noiz edo noiz aipatu dugu Eusko Jaurlaritza Common Voice
> >> euskaraz bultzatu nahian zebilela. Adibidez, Asier Iturraldek eta biok
> >> Librezaleko kide bezala IEB2022an eman genuen hitzaldian (aurkezpeneko
> >> 13. orrialdean): https://ikusimakusi.eus/2022/common-voice-donostian/
> >>  > * Euskararen Aholku Batzordea eta Eusko Jaurlaritza proiektua
> >>  >   laguntzen ari dira:
> >>  >   - Laster esaldi gehiago gehituko dira (CC0 lizentziapean).
> >>  >   - Komunikazio kanpaina bat ere egingo da herritarrak auzolanean
> >>  >     parte hartzera animatuz.
> >>
> >> Aurten ere Eusko Jaurlaritza ematen ari den urrats horien berri eman
> >> nuen posta-zerrenda honetan bertan:
> >> https://librezale.eus/pipermail/librezale/2023-February/014073.html
> >>
> >> Gobernu Katalanak Common Voice katalanez bultzatzeko kanpaina bat
> >> burutu zuen (hau ere hemen aipatu genuela uste dut):
> >> https://discourse.mozilla.org/t/campaign-launch-for-catalan/93188
> >>
> >> Webgune bat eta bideo bat sortu zuten, eta hedabideetan kanpainaren
> >> berri eman:
> >> https://www.projecteaina.cat/
> >> https://player.vimeo.com/video/677226228?h=4bbd4efbb8
> >>
> https://www.ccma.cat/tv3/alacarta/telenoticies/laina-el-projecte-digital-per-parlar-i-interactuar-en-catala-amb-maquines-i-dispositius-llengua-de-signes/video/6144286/
> >>
> >> Gaitu proiektua Aina proiektuaren antzekoa izango da. Kanpaina
> >> udazkenean egingo dela uste dut. Ordurako bideo bat, gaitu.eus
> >> webgunea eta beste material batzuk prest izango dira.
> >>
> >> Common Voice proiektua Mozillarena da, besteok sustatzailea eta
> >> laguntzaileak gara. Gogoan izango duzuen bezala, euskararen atala
> >> Librezaletarrok hasi genuen, hainbat lan egin genituen: Mozillarekin
> >> harremanetan jarri, esaldiak bildu, webgunea euskaratu... Beste agente
> >> asko bildu zitzaizkigun eta denon artean emaitza ederrak lortu
> >> genituen: komunikazio kanpaina, erakunde desberdinen arteko
> >> bideo-bilera, esaldi gehiago, grabazio gehiago, auzolan digitala
> >> Donostian... Hemen kideak eta bestelako datuak daude:
> >> https://librezale.eus/wiki/CommonVoice
> >> https://librezale.eus/2019/04/01/auzolan-digitala-abian-da/
> >>
> >> Kontua da, aspaldi azaldu nuen bezala, CC0 lizentziadun esaldi gehiago
> >> behar ditugula grabazio kanpainekin jarraitu aurretik. Bestela
> >> hizkuntza-eredua lan guztia egin ondoren beharko lukeena bezain
> >> kalitate onekoa ez zela izango. Baina Argiara eta Wikipediara jo
> >> ondoren, euskarazko CC0 esaldi gehiago lortzea ez da lan erraza eta
> >> Librezaleko kideok bakarrik aurrera egitea lortzea oso zaila zen.
> >> Beraz, gauzak hoztu ziren.
> >>
> >> Zorionek Euskararen Aholku Batzordeak ekimenaren berri zuen eta Eusko
> >> Jaurlaritzari bere baliabideak erabiliz Common Voice euskaraz
> >> bultzatzea gomendatu zion eta honek baietz.
> >>
> >> Honela heldu gara gaurko egunera. Eusko Jaurlaritza kontziente da
> >> Librezalek eta beste eragileok egin dugun lanaz. Eta Common Voice
> >> euskaraz aurrera egiten jarrai dezan, bere modura, laguntzen ari da.
> >>
> >> 100.000 esaldi berri inguru bildu eta prestatu zituen. Oraindik ez
> >> dugu lortu Mozillak Common Voicen kargatzea Mozilla bera ere
> >> azkenaldian indarrez pixka bat ahul dabilelako (duela pare bat urte
> >> ehunka langile kaleratu zituen eta Common Voice proiektua asko ahuldu
> >> zen). Baina beno, gauzak geldo baina aurrera doaz. Udazkenerako ziur
> >> dena prest egongo dela.
> >>
> >> Hauxe izan da nire hala-moduzko laburpena. Urteak iraun dituen prozesu
> >> hau ulertzeko argigarria izatea espero dut.
> >>
> >> Ondo izan,
> >> Txopi.
> >> _______________________________________________
> >> Librezale mailing list
> >> Librezale a bildua librezale.eus
> >> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.eus
> > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230528/3cb831e1/attachment-0001.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago