[Librezale] GAITU - Esaldi bilketa

JLasa gnaizena a bildua gmail.com
Ast, Abe 14, 16:06:05, CET 2023


Kaixo,

GAITU proiektua bolo-bolo dabilen honetan gai batek ardura sortuarazi dit:
esaldi bilketa. Mozillak dioenez esaldi bat behin baino gehiagotan
grabatzea ez da gomendagarria. Jada 580 ordu grabatu dira, hau da, gutxi
gorabehera 580.000 grabazio egin dira (ordu bat 1000 grabazio direla
kontsideratuz). Baina prest dauden esaldiak 174.000 baino ez dira. Oker ez
banago esaldi berriak biltzeko premia dago. Esaldi berriak norbanakoak ere
sar ditzakela ikusi dut baina ez zait iruditzen lan garrantzitsu hori
norbanakoen esku uztea ideia ona denik. Esaldiak prestatzen norbait
badabilen badakizue? Proiektu honetan Eusko Jaurlaritza indarrarekin sartu
dela ikusita esaldi bilketaren ardura bere gain hartzea egokiena iruditzen
zait, esaldiak sortzeko dituen datu-baseak eta baliabideak beste inork ez
dituelako.

Gero arte

Jabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231214/9a41e927/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago