Kaixo,

GAITU proiektua bolo-bolo dabilen honetan gai batek ardura sortuarazi dit: esaldi bilketa. Mozillak dioenez esaldi bat behin baino gehiagotan grabatzea ez da gomendagarria. Jada 580 ordu grabatu dira, hau da, gutxi gorabehera 580.000 grabazio egin dira (ordu bat 1000 grabazio direla kontsideratuz). Baina prest dauden esaldiak 174.000 baino ez dira. Oker ez banago esaldi berriak biltzeko premia dago. Esaldi berriak norbanakoak ere sar ditzakela ikusi dut baina ez zait iruditzen lan garrantzitsu hori norbanakoen esku uztea ideia ona denik. Esaldiak prestatzen norbait badabilen badakizue? Proiektu honetan Eusko Jaurlaritza indarrarekin sartu dela ikusita esaldi bilketaren ardura bere gain hartzea egokiena iruditzen zait, esaldiak sortzeko dituen datu-baseak eta baliabideak beste inork ez dituelako.

Gero arte

Jabier