[Librezale] Gonbidapena:"Ez dadila hizkuntzarik atzean geratu aro digitalean" lantegia, , maiatzaren 25ean eta 26an, Bartzelonan

Özgür Güneş Öztürk ozgurgunes a bildua collectivat.cat
Ast, Maiatza 12, 17:49:00, CEST 2022


Ongietorri,

Col·lectivaT kooperatibako kideon izenean idazten dizugu; 
irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat gara: ezagutza irekia eta 
errealitate desberdinen arteko dialogoa bultzatzen ditugu, ikerketa 
sozialaren bitartez eta zerbitzu linguistikoak zein teknologikoak 
eskainiz. Oraingoan, '*Ez dadila hizkuntzarik atzean geratu aro 
digitale*an' lantegia antolatu dugu (gaztelaniaz izango da). Maiatzaren 
25ean eta 26an izango da, Bartzelonan, honako proiektu honen barruan: 
Judeocastellà: connectant les dues ribes de la Mediterrània 
<https://collectivat.cat/#portfolioModaljudeoesp_ca>. Proiektu hori 
gauzatzeko garaian, SKAD Kultura Sefardiari Buruzko Ikerketa 
Zentroarekin batera dihardugu, eta Europar Batasunaren babes 
finantzarioa jaso dugu.
Lantegi honetan, parte-hartzaileei azalduko diegu zer-nolako mehatxuak 
dituzten parez pare hizkuntza minorizatuek eta arrakala digitala jasaten 
dute hizkuntzek. Datu linguistikoen garrantzia azpimarratuko dugu, 
hizkuntzaren digitalizazioarekin harreman estua baitu alderdi horrek, 
eta praktika positiboetan sakonduko dugu, gure hizkuntzak aro digitalean 
babesteko xedez. Lantegiaren lehen zatian, aplikazio teknologiko 
sortuberriez hitz egingo dugu, hala nola itzulpen automatikoaz, laguntza 
birtualaz eta ahots bidezko diktatuaz. Bestalde, hizkuntza 
minorizatuetan era horretako teknologia gutxi dago, eta horren ondorioez 
jardungo gara orobat. Egoera hori aldatzeko zer neurri har daitezkeen, 
eta nola, azalduko dugu, gure ezagutzatik eta eskarmentutik abiatuta, 
eta beharbada horixe da lantegi honetan partekatuko dugun gauzarik 
garrantzitsuena. Lantegiaren bigarren zatian, berriz, 'Judeocastellà: 
connectant les dues ribes de la Mediterrània' proiektua egin bitartean 
izandako esperientziaren berri ematen saiatuko gara.
Lantegia bi aldiz egingo dugu: *maiatzaren 25ean* (15:30etatik 
18:30etara) eta *maiatzaren 26an* (10:00etatik 13:00etara) *Bartzelonako 
Pati Manning *kultur espazioko *Plató aretoan* (Montalegre kalea, 7). 
Modu horretan jende gehiagorengana iritsi nahi genuke.
Mezu honekin batera, Bartzelonako lantegietara etortzeko gonbidapena 
bidaltzen dizugu erantsita; laster, programa ere helaraziko dizugu, 
xehetasun guztiekin.
Espero dugu gure lantegia interesgarria iruditzea. Lantegira etorri nahi 
lukeen beste pertsonarik ezagutzen baduzu, esaguzu, mesedez; eskerrik asko.

Agur bero bat,

-- 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220512/de2c5f05/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura%20de%20Pantalla%202022-04-28%20a%20las%2019.52.09.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 18959 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220512/de2c5f05/attachment-0001.jpeg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: invitacio_CAT.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 560301 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220512/de2c5f05/attachment-0001.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago