<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<div>Ongietorri,<br>
</div>
<div><br>
Col·lectivaT kooperatibako kideon izenean idazten dizugu;
irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat gara: ezagutza irekia eta
errealitate desberdinen arteko dialogoa bultzatzen ditugu,
ikerketa sozialaren bitartez eta zerbitzu linguistikoak zein
teknologikoak eskainiz. Oraingoan, '<strong>Ez dadila hizkuntzarik
atzean geratu aro digitale</strong>an' lantegia antolatu dugu
(gaztelaniaz izango da). Maiatzaren 25ean eta 26an izango da,
Bartzelonan, honako proiektu honen barruan: <a
href="https://collectivat.cat/#portfolioModaljudeoesp_ca"
rel="noopener noreferrer">Judeocastellà: connectant les dues
ribes de la Mediterrània</a>. Proiektu hori gauzatzeko garaian,
SKAD Kultura Sefardiari Buruzko Ikerketa Zentroarekin batera
dihardugu, eta Europar Batasunaren babes finantzarioa jaso dugu.</div>
<div> </div>
<div>Lantegi honetan, parte-hartzaileei azalduko diegu zer-nolako
mehatxuak dituzten parez pare hizkuntza minorizatuek eta arrakala
digitala jasaten dute hizkuntzek. Datu linguistikoen garrantzia
azpimarratuko dugu, hizkuntzaren digitalizazioarekin harreman
estua baitu alderdi horrek, eta praktika positiboetan sakonduko
dugu, gure hizkuntzak aro digitalean babesteko xedez. Lantegiaren
lehen zatian, aplikazio teknologiko sortuberriez hitz egingo dugu,
hala nola itzulpen automatikoaz, laguntza birtualaz eta ahots
bidezko diktatuaz. Bestalde, hizkuntza minorizatuetan era
horretako teknologia gutxi dago, eta horren ondorioez jardungo
gara orobat. Egoera hori aldatzeko zer neurri har daitezkeen, eta
nola, azalduko dugu, gure ezagutzatik eta eskarmentutik abiatuta,
eta beharbada horixe da lantegi honetan partekatuko dugun gauzarik
garrantzitsuena. Lantegiaren bigarren zatian, berriz,
'Judeocastellà: connectant les dues ribes de la Mediterrània'
proiektua egin bitartean izandako esperientziaren berri ematen
saiatuko gara.</div>
<div> </div>
<div>Lantegia bi aldiz egingo dugu: <strong>maiatzaren 25ean</strong>
(15:30etatik 18:30etara) eta <strong>maiatzaren 26an</strong>
(10:00etatik 13:00etara) <strong>Bartzelonako Pati Manning </strong>kultur
espazioko <strong>Plató aretoan</strong> (Montalegre kalea, 7).
Modu horretan jende gehiagorengana iritsi nahi genuke.</div>
<div> </div>
<div>Mezu honekin batera, Bartzelonako lantegietara etortzeko
gonbidapena bidaltzen dizugu erantsita; laster, programa ere
helaraziko dizugu, xehetasun guztiekin.</div>
<div> </div>
<div>Espero dugu gure lantegia interesgarria iruditzea. Lantegira
etorri nahi lukeen beste pertsonarik ezagutzen baduzu, esaguzu,
mesedez; eskerrik asko.<br>
<br>
Agur bero bat,</div>
<div><br>
</div>
<div class="moz-signature">-- <br>
<img src="cid:part1.0LzCd40R.Hc5EBIYs@collectivat.cat" border="0"><img
src="cid:part2.c0fGjXSw.hfsfRsWu@collectivat.cat"
moz-do-not-send="false"></div>
</body>
</html>