[Librezale] [Common Voice] Bildutako datuen fruituak: Coqui + Signal

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Uzt 15, 21:11:22, CEST 2022


Kaixo:

Aurreko batean aipatu nuen baina badaezpada hemen gogorarazi nahi dut 
*Coqui* proiektukoek, Common Voicen bildu dugun datu-sorta baliatuz, 
euskararako STT eredu libre bat sortu zutela. Nik dakidala hau da eredu 
euskararako lehen STT eredu librea (eta oraingoz bakarra):
https://coqui.ai/models

Norbaitek erabili nahi badu, hortxe du prest!

Bestalde, albiste bat:

Bat-bateko mezularitza aplikazio batean, *Signal*en, ahots mezuak 
gailuan bertan testu bihurtzeko aukera gehituko dute:
https://www.a2p.it/tech-stuff/coquistt-signal-love-death-to-voice-messages/

STT bihurketa gailuan bertan egitea pribatutasun aldetik askoz hobeagoa 
da. Euskara kontuan izango ote duten ez dakit, baina euskararako Coqui 
eredua behintzat prest daukate.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago