[Librezale] Bihar Common Voice aurkezpena IEB2022n
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Uzt 15, 20:49:38, CEST 2022
>> Aldatsak aipatu zuen aspaldi baina badaezpada gogoraraztea merezi
>> duela uste dut. Aldatsak eta biok, bihar Donostian, Librezaleren kide
>> bezala, Common Voice proiektua aurkeztuko dugu.
Kaixo:
Hitzaldia eman genuen eta ondo joan zen. Aldatsa aurkezpeneko PDFa (eta
ODPa?) wikira igotzen saiatu zen baina fitxategiak handiegiak
izateagatik ezin izan zuen halakorik egin. Gure MediaWikia konfiguratu
beharko litzateke onartutako fitxategien neurria handitzeko (eta agian
ODP luzapena ere onartzeko). Nik ez dut sarrerarik halakorik egiteko,
beraz, norbaitek egin dezala edo baimena eman diezadala eta egingo dut.
Fitxategiak gurera igotakoan eposta honi erantzunez abisatu mesedez.
Igo behar diren fitxategiak hauek dira:
https://ikusimakusi.eus/2022/common-voice-donostian/
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago