[Librezale] Common Voicen berriak: Bergaran grabaketa maratoia

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Aza 17, 19:21:36, CET 2021


Maratoiaren berri ematera nator:

21/11/5 19:59(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> 21/10/19 19:03(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo:
>>
>> Bergarako maratoia aurrera doa (gogoratu, azaroaren 13an!):
>> http://ztbergara.eus/euskarazko-ahotsen-grabaketa-maratoia/
>>
>> Goienan jardunaldi guztien albistea argitaratu dute (Librezale estekatuz):
>> https://goiena.eus/bergara/1634564659040-badatoz-zazpigarrenez-bergarako-zientzia-teknologia-eta-berrikuntza-jardunaldiak
>>
>> Azkenik, Txapa irratikoek elkarrizketa oso labur bat egingo didate
>> maratoi hau dela eta Common Voice proiektua azaltzeko (gaur bertan
>> 22:30ak inguruan).
>>
>> Eskerrak eman nahi dizkiot Librezaleko Iñaki Ibaberi (ez dakit
>> posta-zerrendan izena emanda dagoen) irratikoa aurrera atera dadin egin
>> duen lanagatik eta Bergaran sustatzaile dabilelako.
>>
>> Eskerrik asko eta ondo izan,
>> Txopi.
> 
> Kaixo:
> 
> Iñaki Ibabek txatean partekatu duen kartela luzatzen dizuet (Librezale
> laguntzaile bezala agertzen da). Ikus erantsitako irudia.
> 
> Bide batez, ohartxo batzuk Common Voicen harira:
> 
> 1) Orrialde hau euskaratzea falta zait:
> https://commonvoice.mozilla.org/eu/criteria
> Norbaitek lagundu nahi badu, aurrera mesedez: testuak niri pasa, txatean
> komentatu, zerrenda honetan, Pontoon tresnan zuzenean kateen itzulpen
> proposamenak egin... edozein laguntza eskertuko dut gainezka nabil eta!

Ez da inor animatzen euskaraketan laguntzera?

> 
> 2) Tarte bat dudanean wikian Common Voicen auzolan digitalaren maratoiak
> antolatzeko NOLA bat edo gomendio txiki batzuk idazten saiatuko naiz.
> Ziurrenik orri berria hemen estekatuko dut:
> https://librezale.eus/wiki/CommonVoice

Larunbatean maratoia egin zen. 85 lagunek hartu zuten parte eta 2.500
grabaketa inguru egin zituzten. Eta balioztatze asko ere bai.

Udalekoek Youtuben grabaketa hau zabaldu zuten:
https://invidious.nogafam.es/watch?v=1-pTBA4uJTo

Iñaki Ibabe eta biok igandeko goizeko Amarauna saioan agertu ginen,
Euskadi Irratian. Nahieran begiratu dut eta irailetik ez dituzte
Amaraunako saioak bertan eskaintzen, beraz ez dago estekarik orain
entzuteko.

Orri honetan Bergarako udalaren aipamena gehitu dut:
https://librezale.eus/wiki/CommonVoice#Eskerrak

Besterik ez nire partetik. Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago