[Librezale] Common Voicen berriak: Bergaran grabaketa maratoia

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Aza 5, 19:59:09, CET 2021


21/10/19 19:03(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Bergarako maratoia aurrera doa (gogoratu, azaroaren 13an!):
> http://ztbergara.eus/euskarazko-ahotsen-grabaketa-maratoia/
> 
> Goienan jardunaldi guztien albistea argitaratu dute (Librezale estekatuz):
> https://goiena.eus/bergara/1634564659040-badatoz-zazpigarrenez-bergarako-zientzia-teknologia-eta-berrikuntza-jardunaldiak
> 
> Azkenik, Txapa irratikoek elkarrizketa oso labur bat egingo didate
> maratoi hau dela eta Common Voice proiektua azaltzeko (gaur bertan
> 22:30ak inguruan).
> 
> Eskerrak eman nahi dizkiot Librezaleko Iñaki Ibaberi (ez dakit
> posta-zerrendan izena emanda dagoen) irratikoa aurrera atera dadin egin
> duen lanagatik eta Bergaran sustatzaile dabilelako.
> 
> Eskerrik asko eta ondo izan,
> Txopi.

Kaixo:

Iñaki Ibabek txatean partekatu duen kartela luzatzen dizuet (Librezale
laguntzaile bezala agertzen da). Ikus erantsitako irudia.

Bide batez, ohartxo batzuk Common Voicen harira:

1) Orrialde hau euskaratzea falta zait:
https://commonvoice.mozilla.org/eu/criteria
Norbaitek lagundu nahi badu, aurrera mesedez: testuak niri pasa, txatean
komentatu, zerrenda honetan, Pontoon tresnan zuzenean kateen itzulpen
proposamenak egin... edozein laguntza eskertuko dut gainezka nabil eta!

2) Tarte bat dudanean wikian Common Voicen auzolan digitalaren maratoiak
antolatzeko NOLA bat edo gomendio txiki batzuk idazten saiatuko naiz.
Ziurrenik orri berria hemen estekatuko dut:
https://librezale.eus/wiki/CommonVoice

Ondo izan,
Txopi.

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: common-voica_auzolan-digitala_bergaran.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 191260 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20211105/624bf519/attachment-0001.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago