[Librezale] Posta-zerrendako mezuen From aldatu dut
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Maiatza 3, 22:49:08, CEST 2021
21/5/2 09:41(e)an, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez igorleak
idatzi zuen:
> Aupa Txopi,
>
> Hau idatzi du Txopi , Librezale-en bidez (librezale a bildua librezale.eus)
> erabiltzaileak (2021 api. 28, az. (20:34)):
>>
>> Kaixo:
>>
>> Txatean aipatu dugu azken egunotan posta-zerrendetatik bidalitako
>> mezuekin arazoak egoten diren kasu batzuetan, bidaltzailearen domeinua
>> (nire kasuan @ikusimakusi.eus) eta mezua bidali duen domeinua
>> (@librezae.eus) bat ez datorrelako izaten dela batzuetan. Hori dela eta
>> Mailanen, posta-zerrenda honen ezarpenetan, from_is_list aukera aldatu dut.
>>
>> Orain "Munge From" jarri dut. Ea honekin hobekuntzaren bat sumatzen
>> duzuen GMail erabiltzen duzuenok.
>>
>> Informazio gehiago:
>> https://www.list.org/mailman-admin/general-personality.html#general-personality
>>
>> Norbaitek aholku edo ideiarik badu, azaldu dezala mesedez.
>
> Eskerrik asko kontu hau begiratu eta azaltzeko hartutako denboragatik.
>
> Aldaketa zehatz honi dagokionez, esan beharra daukat nire kasuan
> behintzat okerrera egin duela. Mezuak entregatzen dira (eta aldaketa
> honen aurretik ere bai), baina Mailmanek mezuaren bidaltzailearen
> izena erabat aldatzen du [1] (euskaraz, "%(izena)s, %(zerrenda)-en
> bidez" dago) eta, ondorioz, mezu guztiak Librezale izeneko batek
> bidalita bezala agertzen dira (ikus atxikitako irudia).
>
> Aldaketa honen aurretik, mezuak ondo identifikatzen ziren eta
> posta-bezeroak esaten zuen jada bidaltzaileak posta-zerrenda bidez
> bidali zuela mezua; begiratu mezuan atxiki ditudan beste bi irudiak.
> Ez nuke esango lokalizazioa aldatzearen kontua denik, izan ere
> harpidetuta nagoen beste zerrenda batzuetan ere bidaltzailea bere
> horretan agertzen da eta posta-bezeroak adierazten du mezua zerrenda
> bidez datorrela, bidaltzailearen izena (eta helbidea) aldatzeko
> beharrik gabe.
>
> Hortaz, posible balitz eta bestelako kalterik eragiten ez duen
> bitartean, aldaketa hau atzera botatzeko eskatuko nuke.
>
> Julen.
>
> [1] https://bazaar.launchpad.net/~mailman-coders/mailman/2.1/view/head:/Mailman/Handlers/CookHeaders.py#L180
>
Kaixo:
Eskerrik asko abisuagatik eta azalpenagatik Julen. Mikelek DMARC
konpondu zuenetik 22 mezu jaso ditut bounced arazoak direla eta banatu
ez diren mezuengatik (zure eposta ez dut ikusi banaketa arazoak
dituztenen artean).
Horretaz gain, txatean galdetzen nabil GMaileko kontuak dauzkatenen
artean ea mezuak ez dituzten jasotzen, arazorik gabe jasotzen dituzten
edo zabor bezala jasotzen dituzten. Erantzun dutenek, oker gogoratzen ez
badut, jasotzen dituztela esan dute baina batzuk zabor bezala, beste
batzuk ez... Argi daukat arazoa edo arazoaren parte bat behintzat hor
jarraitzen duela eta ez daukat bat ere argi zer egitea den egokia eta
zein ondorio espero daitekeen GMail kontu batzuetan eta besteetan (izan
ere, denek ez dute berdin erreakzionatzen, txatean egiaztatu ahal izan
dugun bezala).
Mikelek gai hauek nik baino hamaika aldiz hobeto ulertzen ditu eta
erabaki dezala berak. Mikel "Munge From" delakoa kenduko dut? Noiz nahi
duzu aldatzea zuk logetan eta tresnetan jarraipena egiteko eta ondorioak
ateratzen saiatzeko?
OHARRA: Librezaleko eztabaida terminologiko guztiak dagoeneko txatean
ematen dira eta proiektu berri eta zaharrei buruzko beste mila kontu ere
denak txatean ematen dira. Librezale indarra galtzen ari dela edo
motelduta dagoela pentsatzen duen inor balego posta-zerrendan bakarrik
dagoelako, errealitatea zein den jakin dezan aipatzen dut. Nik biak
osagarri ikusten ditut baina eguneroko erabilera zein den ikusten dut
eta talde honetan txata sortu zenetik posta-zerrenda jan zuela iruditzen
zait.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago