[Librezale] Posta-zerrendako mezuen From aldatu dut
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 2, 09:41:11, CEST 2021
Aupa Txopi,
Hau idatzi du Txopi , Librezale-en bidez (librezale a bildua librezale.eus)
erabiltzaileak (2021 api. 28, az. (20:34)):
>
> Kaixo:
>
> Txatean aipatu dugu azken egunotan posta-zerrendetatik bidalitako
> mezuekin arazoak egoten diren kasu batzuetan, bidaltzailearen domeinua
> (nire kasuan @ikusimakusi.eus) eta mezua bidali duen domeinua
> (@librezae.eus) bat ez datorrelako izaten dela batzuetan. Hori dela eta
> Mailanen, posta-zerrenda honen ezarpenetan, from_is_list aukera aldatu dut.
>
> Orain "Munge From" jarri dut. Ea honekin hobekuntzaren bat sumatzen
> duzuen GMail erabiltzen duzuenok.
>
> Informazio gehiago:
> https://www.list.org/mailman-admin/general-personality.html#general-personality
>
> Norbaitek aholku edo ideiarik badu, azaldu dezala mesedez.
Eskerrik asko kontu hau begiratu eta azaltzeko hartutako denboragatik.
Aldaketa zehatz honi dagokionez, esan beharra daukat nire kasuan
behintzat okerrera egin duela. Mezuak entregatzen dira (eta aldaketa
honen aurretik ere bai), baina Mailmanek mezuaren bidaltzailearen
izena erabat aldatzen du [1] (euskaraz, "%(izena)s, %(zerrenda)-en
bidez" dago) eta, ondorioz, mezu guztiak Librezale izeneko batek
bidalita bezala agertzen dira (ikus atxikitako irudia).
Aldaketa honen aurretik, mezuak ondo identifikatzen ziren eta
posta-bezeroak esaten zuen jada bidaltzaileak posta-zerrenda bidez
bidali zuela mezua; begiratu mezuan atxiki ditudan beste bi irudiak.
Ez nuke esango lokalizazioa aldatzearen kontua denik, izan ere
harpidetuta nagoen beste zerrenda batzuetan ere bidaltzailea bere
horretan agertzen da eta posta-bezeroak adierazten du mezua zerrenda
bidez datorrela, bidaltzailearen izena (eta helbidea) aldatzeko
beharrik gabe.
Hortaz, posible balitz eta bestelako kalterik eragiten ez duen
bitartean, aldaketa hau atzera botatzeko eskatuko nuke.
Julen.
[1] https://bazaar.launchpad.net/~mailman-coders/mailman/2.1/view/head:/Mailman/Handlers/CookHeaders.py#L180
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: nork_bidali_du.png
Mota: image/png
Tamaina: 1491 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210502/9081ed86/attachment.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: aurretik.png
Mota: image/png
Tamaina: 3282 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210502/9081ed86/attachment-0001.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: orain.png
Mota: image/png
Tamaina: 2534 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210502/9081ed86/attachment-0002.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago