[Librezale] Common Voice EAB eta Kultura Saila
Joxan Garaialde
joxan a bildua garaialde.org
Al, Maiatza 3, 11:58:15, CEST 2021
Gaia dela eta, ni ere prest nengoke Gorkak e-posta honetako azken
paragrafoan dioenaren bidetik laguntzeko: "Nik, hirugarren errenkadatik,
zerbait egiterik badut, laguntzen saiatuko naiz. Esaldi bakar batzuk
grabatzen edo balioesten besterik ez bada ere".
Ongi izan.
Joxan Garaialde
2021/5/3 11:02(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez
igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> EAEko Kultura Sailak STT motor bat, ahotsa testura transkribatzeko
> euskarazko motor bat, sortzeko egitasmoa oso interesgarritzat jotzea
> normala da. Kontrakoa izango litzateke kezkagarria, horrelako proiektu
> batez paso egitea.
>
> Egitasmo hori Txopiren lidergoarekin abiatu zen, Librezale taldekide
> batzuen laguntza izan zuen, baina helmugaraino iristeko eta etorkizun
> hurbil batean kalitatezko STT motor bat egoteko, laguntza guztiak
> eskertu beharko.
>
> Ez dakit EAEko Kultura Sailak zer proposatuko duen, pertsona bat
> proiektua sustatzeko kontratatzea, enpresa bati enkargua egitea...
>
> Librezale taldeko edonor libre da, jakina, horrelako lanpostu batera
> aurkezteko, eta Txopik onartuko ez duen lanpostua onartzeko. Librezale
> taldekide batek onartuko balu lan hori, kontratu peko lana izango
> litzateke, ez Librezale taldekide baten lana. Horrelakorik, nik
> dakidala, lehenago ere gertatu zen, eta taldeak pozik hartu zuen
> pertsona batek taldeak boluntarioki egiten zuena kontratu pean egiten
> hastea. Baina pertsona horrek egiten zuena bere ardura pean egiten
> zuen, kontratu pean, eta, beraz, lan hori ez zen Librezale taldearen
> lana, pertsona horrena edo berak sortutako enpresarena baizik.
>
> Librezale taldea boluntarioz osatuta dago eta lan boluntarioa egiteko
> sortu zen. Eta EAEko edo Nafarroako Gobernuko Kultura Sailakoak
> horretan ere ibiltzea, edo ez ibiltzea, Librezale taldearen
> ahalmenetatik kanpo geratzen da.
>
> Pertsona bakar batek, astean 35 orduz-edo liberatuta, asko bultza
> dezake Common Voice bezalako proiektu bat. Agian Librezale taldeko
> boluntario guztiek beste. Ardura hori hartuko duen pertsonaren
> arabera, eta bere uneko egoeraren arabera...
>
> EAEko Kultura Sailakoek egingo dutena edo egingo ez dutenarekin
> gehiegi kezkatu barik, Librezale taldeak Common Voice proiektua
> sustatzen segitzea espero dut. Nik, hirugarren errenkadatik, zerbait
> egiterik badut, laguntzen saiatuko naiz. Esaldi bakar batzuk grabatzen
> edo balioesten besterik ez bada ere.
>
> Ondo izan,
>
> Gorka Azk.
> _______________________________________________
>
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago