[Librezale] Common Voice EAB eta Kultura Saila

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Al, Maiatza 3, 11:02:58, CEST 2021


Kaixo:

EAEko Kultura Sailak STT motor bat, ahotsa testura transkribatzeko 
euskarazko motor bat, sortzeko egitasmoa oso interesgarritzat jotzea 
normala da. Kontrakoa izango litzateke kezkagarria, horrelako proiektu 
batez paso egitea.

Egitasmo hori Txopiren lidergoarekin abiatu zen, Librezale taldekide 
batzuen laguntza izan zuen, baina helmugaraino iristeko eta etorkizun 
hurbil batean kalitatezko STT motor bat egoteko, laguntza guztiak 
eskertu beharko.

Ez dakit EAEko Kultura Sailak zer proposatuko duen, pertsona bat 
proiektua sustatzeko kontratatzea, enpresa bati enkargua egitea...

Librezale taldeko edonor libre da, jakina, horrelako lanpostu batera 
aurkezteko, eta Txopik onartuko ez duen lanpostua onartzeko. Librezale 
taldekide batek onartuko balu lan hori, kontratu peko lana izango 
litzateke, ez Librezale taldekide baten lana. Horrelakorik, nik 
dakidala, lehenago ere gertatu zen, eta taldeak pozik hartu zuen 
pertsona batek taldeak boluntarioki egiten zuena kontratu pean egiten 
hastea. Baina pertsona horrek egiten zuena bere ardura pean egiten zuen, 
kontratu pean, eta, beraz, lan hori ez zen Librezale taldearen lana, 
pertsona horrena edo berak sortutako enpresarena baizik.

Librezale taldea boluntarioz osatuta dago eta lan boluntarioa egiteko 
sortu zen. Eta EAEko edo Nafarroako Gobernuko Kultura Sailakoak horretan 
ere ibiltzea, edo ez ibiltzea, Librezale taldearen ahalmenetatik kanpo 
geratzen da.

Pertsona bakar batek, astean 35 orduz-edo liberatuta, asko bultza dezake 
Common Voice bezalako proiektu bat. Agian Librezale taldeko boluntario 
guztiek beste. Ardura hori hartuko duen pertsonaren arabera, eta bere 
uneko egoeraren arabera...

EAEko Kultura Sailakoek egingo dutena edo egingo ez dutenarekin gehiegi 
kezkatu barik, Librezale taldeak Common Voice proiektua sustatzen 
segitzea espero dut. Nik, hirugarren errenkadatik, zerbait egiterik 
badut, laguntzen saiatuko naiz. Esaldi bakar batzuk grabatzen edo 
balioesten besterik ez bada ere.

Ondo izan,

Gorka Azk.
  _______________________________________________

Librezale a bildua librezale.eus
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago