[Librezale] VLCren euskaraketaren mantenua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Abu 31, 19:07:16, CEST 2021


Kaixo:

Julenek utzi zuenetik ni arduratu naiz VLC euskaratuta mantentzeaz,
baina azkenaldian denbora oso gutxi dut honetarako eta lekukoa pasatzea
hobe dela pentsatu dut:
https://librezale.eus/wiki/VLC

Baliabide garrantzitsuena, "VLC 3.0", % 99an dago. Sistema eragile
batzuentzako beste baliabide txiki batzuk ere euskaratu nituen (osorik
edo kate garrantzitsuenak behintzat). Oraintxe bertan 24 kate
euskaratzea falta da eta proiektuari ondo etorriko litzaioke garbiketa
eta estandarizazio lan bat egitea, X. Aramendik euskaratu baitzuen
software hau eta txukunketa saio desberdinak egin baditut ere denboran
zehar, oraindik terminologia bitxia aurki daiteke han-hemenka.

Oraintxe bertan ez dago premiazko lan askorik egiteko (akaso euskaratu
gabe dauden 24 kateak euskaratzea baino ez). Norbaitek hori egiteko bada
ere lekukoa hartzen badu, eskertuko diot.

Animatzen da inor?

Hala bada, esan diezadala eta pribatutik ohar batzuk egingo dizkiot
autonomoa izan dadin. Edozein zalantza izanez gero, hemen izango naiz,
noski!

Zuen erantzunaren zain,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago