[Librezale] Librezale.eus zerbitzaria erabiltzeko eskaera

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Api 8, 20:06:11, CEST 2021


21/4/7 14:29(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> 2021(e)ko apirilaren 7(a) 12:40:35 (CEST)-(e)an,
> gorkaazkarate a bildua ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:
> 
>     Nik ez dut gehiegi ulertu zer egin nahi duzun. Nire ezagutza teknikoak 
>     oso eskasak dira. Nexcloud instantzia bat instalatzeari ondo deritzot. 
>     Itzulpen memoria bat garatzeari ere bai. Oso oker ez banago, bere 
>     garaian egin zen...
> 
>     Nigatik aurrera. + 1
> 
> Niri ere ideia politak iruditu zaizkit.
> 

Kaixo:

Niri proposamen interesgarria iruditzen zait. Horretarako Librezaleko
ostalaria kudeatzen duen pertsonaren iritzia ere jakitea interesgarria
litzateke. Azken finean NextCloud makina horretan instalatzea suposatzen
dut eta agian Mikel Olasagastik izango du egungo instalazioaren eta
NextClouden eskakizunen bateragarritasunaren inguruko iritzirik edo
zalantzarik. Mikel, hor zabiltza?

Aldaketa potoloa da eta ni ez naiz gai ikusten makinan horrelako
aldaketarik egiteko (adostuko baldin bagenu). NextCloud behin bakarrik
instalatu dut baina nire erabilera pertsonalerako eta Librezalek
sistemen ezagutza handiagoa duen administratzaile bat behar du.

Bide batez, aipatu nahi dut nire SSH gakoak aldatu nituela eta
aspalditik ez dudala makinara sarrerarik. Sarrera berreskuratu nahiko
nuke txat desberdinetan aipatu ditudan gauzetarako:
- Wikiaren spam hedapenaren konfigurazioa aldatzeko, noizbehinka botek
galdera ondo erantzutea lortzen dutelako eta anabasa sortzen dutelako.
Gero eskuz konpondu beharreko anabasa ekidigarria.
- Hezkuntzan ere Librezaleko WordPress-ean bideo bat ezin igota
gabiltza. topaketak karpetarako redirect bat jarri nuen eta beldur naiz
kendu nahi dugun egunean sarrerarik izango ez dudan.

Mikel, epostaz bidali nizun SSH gako publikoa ostalarian instalatuko
bazenu eskertuko nizuke. Ezin dut software osoa mantendu baina mantenu
lan txikiak egiten jarraitu nezake berriz sarrera izanez gero.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago