[Librezale] Common Voice aurrera doa + inkesta
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Ira 13, 17:48:04, CEST 2020
Kaixo:
Aurrekoan aipatu genuen Mozilla fundazioa ez zegoela bere garairik
onenean. Mozillak berak azaldu zuen zein eragin zuen horrek CV proiektuan:
https://discourse.mozilla.org/t/mozilla-org-wide-updates-impacts-on-common-voice/65612
Bertan azaltzen da Mozillako langile gutxiago dagoela proiektuan parte
hartzen eta komunitateko kudeatzailea kendu dutela, baina grabaketak eta
betiko ekarpenak egiten jarraitu dezakeela nahi duen orok eta
datu-sortak ohi bezala sortzen jarraituko dutela Mozillari dagokionez.
Aste honetan, proiektua aurrera doala berresteko mezua atera du Mozillak
eta ohi bezala CV proiektuan ekarpenak egiten jarraitzera animatzen dute
jende guztia:
https://discourse.mozilla.org/t/ongoing-common-voice-mozilla-updates/67199
Agian gauzaren bat edo beste geldoago joango dela orain, baina proiektua
aurrera doala!
Proiektuko txatean Andaluziako gobernuko bat sartu da eta gaztelaniaz
dauden 300 orduei beste 1.000 gehitzeko intentzioa dutela azaldu du.
Soinu ereduak kaltetu gabe nola egin pentsatzen dabiltza.
Bestalde, Montpellierreko unibertsitateko ikerlari batek Common Voicen
parte hartzen duten pertsonen artean inkesta bat abiarazi du, jendearen
motibazioak aztertzeko. Inoiz zure ahotsa bertan grabatu baduzu, behin
bada ere, inkestan parte har dezakezu!
https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628
Ondo izan,
Txopi.
--
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago