[Librezale] WordPress eguneraketa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 8, 16:41:35, CET 2020


20/11/8 16:01(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> 2020-11-08 13:51 egunean, Iker Garaialde Etxaburu-(e)k idatzi du:
>> Iep!
>>
>> Wordpress euskarazko blog ofizialean sarrera berri bat gehitu dut:
>> https://es.wordpress.org/2020/11/03/wordpress-5-6-beta-3/
>> Ongi iruditzen bazaizue, Librezaleko blogean jartzea ere eskatuko
>> nizueke, ea ikusgarritasun apur bat ematen diogun WordPressen
>> euskaraketari.
>> Bestetik, azken urte eta pikoan ni nabil gehienbat WordPressen
>> euskaraketarekin. Librezaleren Wikan proiektu honen egoera zaharkituta
>> zegoen eta arduradunik ez zuela jartzen zuen, beraz datuak eguneratu
>> ditut (5.5.3 bertsioa jarri dut eskuragai) eta nire burua jarri dut
>> arduradun moduan. Beste norbaitek nirekin ardura konpartitu nahi
>> izanez gero, neregatik primeran.
>> Ongi izan!
> 
> Mila esker, Iker, egindako lanagatik.
> 
> Ikusi dut partekatu duzun URL estekarekin nahastu zara. Hauxe da
> partekatu nahi zenuen esteka:
> https://eu.wordpress.org/2020/11/08/wordpress-5-6-beta-3/
> 
> Librezale blogean argitaratzeko moduko berria iruditzen zait, bai. Berri
> on horietako bat. Ea besteek zer dioten.
> 
> Eta ea laguntzailerik topatzen duzun. Nik ezin.
> 
> Ondo segi.

Kaixo:

Librezalek euskaratutako software bati buruz blogean hitz egiteko nire
ustez ez duzu baimenik eskatu beharrik ere. Zuzenean egin eta argitaratu!

Blogean idazteko baimenik ez badaukazu oraindik, esan eta dauzkagunok
emango dizkizugu.

Sare sozialetan idazteko talde bat dago baina azkenaldian nik idazten
dut bertan. Hau argitaratu dut:
https://mastodon.eus/@librezale/105175437167086418
https://twitter.com/Librezale/status/1325461904417050630

Arduradunaren kontu horretaz, pozten naiz proiektu horrek berriz
arduradun bat izateaz :-)

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago