[Librezale] WordPress eguneraketa

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Iga, Aza 8, 16:01:37, CET 2020


2020-11-08 13:51 egunean, Iker Garaialde Etxaburu-(e)k idatzi du:
> Iep!
> 
> Wordpress euskarazko blog ofizialean sarrera berri bat gehitu dut:
> https://es.wordpress.org/2020/11/03/wordpress-5-6-beta-3/
> Ongi iruditzen bazaizue, Librezaleko blogean jartzea ere eskatuko
> nizueke, ea ikusgarritasun apur bat ematen diogun WordPressen
> euskaraketari.
> Bestetik, azken urte eta pikoan ni nabil gehienbat WordPressen
> euskaraketarekin. Librezaleren Wikan proiektu honen egoera zaharkituta
> zegoen eta arduradunik ez zuela jartzen zuen, beraz datuak eguneratu
> ditut (5.5.3 bertsioa jarri dut eskuragai) eta nire burua jarri dut
> arduradun moduan. Beste norbaitek nirekin ardura konpartitu nahi
> izanez gero, neregatik primeran.
> Ongi izan!
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Mila esker, Iker, egindako lanagatik.

Ikusi dut partekatu duzun URL estekarekin nahastu zara. Hauxe da 
partekatu nahi zenuen esteka: 
https://eu.wordpress.org/2020/11/08/wordpress-5-6-beta-3/

Librezale blogean argitaratzeko moduko berria iruditzen zait, bai. Berri 
on horietako bat. Ea besteek zer dioten.

Eta ea laguntzailerik topatzen duzun. Nik ezin.

Ondo segi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago