[Librezale] Lokalizazio proiektua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Maiatza 2, 18:29:41, CEST 2020


20/4/29 15:32(e)an, Julen Rojo RaƱo igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
> 
> EHUko Informatika Fakultateko ikasle taldea gara. Lokalizazio proiektu
> bat egin nahi dugu, baina ez dakigu zein aplikazio edo programa aukeratu.
> 
> Proposamenik al duzue?
> 
> Eskerrik asko,
> Julen

Kaixo, Julen:

Librezalen noizbehinka euskaratzea interesgarria izango liratekeen
aplikazioak apuntatzen ditugu txoko honetan:
https://librezale.eus/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean

Baliteke zerrenda honetako softwareren bat dagoeneko kendu behar izatea,
ez dugu gehiegi eguneratzen. Jitsi Meet adibidez duela hilabete batzuk
hasi gara euskaratzen. Ikus dezakezuenez, beste hainbat proiektu
interesgarri dauden, gai eta tamaina desberdinetakoak. Horietakoren bat
aproposa ikusten duzue?

OHARRA: mezu honi erantzutekotan, idatzi mesedez librezale at librezale.eus
helbidera, elkarrizketa hau ni eta zure artean izan ordez Librezaleko
kide guztion artean izaten jarrai dezan. Horrela hobeto lagundu ahal
izango zaituztegula uste dut.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago