[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Eka 15, 15:22:51, CEST 2020


Kaixo,

Librezale orokorrean borondate onean oinarritu da, esaterako sistema
administratzaile batek inoiz egingo ez lukeen moduan banatu izan dira
administrazio baimenak nik sortu ditudan  foroa, posta zerrenda, Telegram
taldea, edo Riot gelarako...

Eta urte askotan ez da inolako arazorik egon, Librezale zer den, zer egiten
duen, eta nork osatzen zuen nahiko argi egon da beti.

Baina azkenean gertatu izan dira Librezale izena Librezaleko ohiko
partaideen iritzia kontuan hartu gabe erabiltzeko saiakerak, eta ez nabil
bakarrik Hezkuntzan Libre taldearekin egon daitekeen helburu
desberdintasunari buruz.

Horregatik, Librezalek honi buruz hitz egin behar duela uste dut.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200615/1982d6c8/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago