[Librezale] Librezaleren asanblada berria

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Al, Eka 15, 13:05:26, CEST 2020


Kaixo Assar,

Niri ondo etorri zait zure mezua (HeL taldekoa naiz, gerora Librezalera 
hurbiltzen hasi dena).

Ostegun honetan HeL-eko bigarren topaketa dago. Eskertzekoa litzateke 
lasaitasun pixka bat, hori antolatzen ari direnek urduritasuna horrekin 
bakarrik izan dezaten. Lasai hartu, gauzak ondo egingo ditugu eta. Bai 
Librezale taldea eta bai Hezkuntzarako ekimena sendoago atera daitezela 
honetatik!


Hemen behean kopiatzen dut matrix-telegram gelan egondako eztabaida 
(tarteko mezu batzuk kendu ditut, itzulpenei buruzkoak zirelako).
Edonork irakurri ahal izateko hemen eta akaso posta zerrendan hobeto 
gordeta geratzen delako:


2020-06-11 (HeL-ek antolatutako 1. streaming topaketa) 18:00-19:00

Osoitz
Librezaleren izenean hezkuntzaren inguruan egin den batzarra entzun dut 
gaur. Ez zait buruan sartzen nola egin den batzar hori Librezaleren 
izenean, diru publikoaren eskean dabilena nire ustez ez daki zergatik 
sortu zen Librezale.

txopi
Osoitz gaizki-ulertu bat dagoela uste dut. Topaketa horiek "Hezkuntzan 
ere Librezale" taldeak sortu ditu. Logo propioa du, komunikazio eta 
koordinazio talde desberdinak ditu, 2017an sortua da eta webgunean hau 
dio:
Screenshot_20200611-214741_1.png
Descargar Screenshot_20200611-214741_1.png (497.29 KB)
LogoKarratua.png
Descargar LogoKarratua.png (773.65 KB)
Librezalek ez ditu topaketa horiek antolatu.

Osoitz
Ondo ulertu badut esan nahi daidazuna, aparteko talde bat da , 
independentea, Librezalerekin zerikusirik ez duena, bai?

txopi
Edukiari dagokionez, itxaron dezagun ordu bateko grabaketa publiko 
egitera eta diru publikoa eskatzearena aztertuko dugu. Ea zein 
gonbidatuko esan duen, nola esan duen, zertarako eta abar.

Osoitz
Horrela bada, ulertzen ez dudana da zergatik aparteko talde horrek 
Librezaleren izena erabiltzen duen
Ezatabaidatzen ari garen guzti hau, zein asanbladatan erabaki da?

txopi
Posta zerrendan aurkeztu nuen taldea bere garaian, azpidomeinua eskatu 
nuenean. Urte guzti hauetan inork ez du hitz txar erdirik esan. Gure 
azpiegitura erabiltzen dute guk eskaini genielako.

Osoitz

     Urte guzti hauetan inork ez du hitz txar erdirik esan.
     Barkatu?

txopi
Inork ez du esan asanblada espezifiko bat egin behar zenik. Zuk 
proposatu dezakezu egoki ikusiz gero. HeL-en ostegunero egiten ditugu 
bideokonferentziak.

Osoitz
Jakina inork ez duela esan asanblasa espezifiko bat egin behar zela, 
baina asanbalada bat egin behar zela hau, eta beste hamaika gauza 
ezatabaidatzeko nik esan esan dut
eta gainetik pasatu zarete
inolako kausir egin gabe

dabid
Ba esango nuke, besteak beste, talde hori sortzearen beharra Librezalen 
eztabaidatu zelako. Librezale ren azpiegitura erabiltzea onartu zen... 
Betidanik erabili izan du izen hori.

Edonola ere, Osoitz, ezin izan dut mahai-ingurua osorik ikusi, baina ez 
dut uste lan taldean ibili den inork "diru publikoaren eskean" 
dabilenik. Hala izan bada, eta gonbidaturen batek esan badu, bere 
borondatez egin du eta ez taldeak hala eskatu diolako.

Osoitz
zun rollora
zuen rollora
aurretik geundeun horietaz paso eginez
zuen planarekin auirrera
a sako
matxakatzen

txopi
Ez dakit zehazki zergatik esaten duzun hori, baina benetan diotsut nik 
ez dudala inor matxakatzeko intentzioarekin ezer egin. Hala ere, nik 
horrela sentituarazi bazaitut barkamena eskatzen dizut.
Errespetuz jokatzen saiatu naiz uneoro eta ez dut inor mindu nahi izan.

Osoitz
Barkamena eskatzen diot goi batzarrari,ez dut gehiago molestatuko. Gora 
batzorde nagusia!
Mensaje eliminado

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Ez dut hitzaldia ikusi. Baina zein da zehazki arazoa? ni kokatzearren.
a) norbaitek talderako HEL talderako diru-publikoa eskatu du?
b) softwarea edo hezkuntzarako eskatu du?

dabid
Osoitz, jakin dezazun, flipatzen nago. Gura duzunean garagardo batekin 
komentatuko dugu, baina aldez aurretik:  oso lasai daukat kontzientzia 
(eta zure azken mezua ezabatu orduko irakurri dut eta erabat lekuz kanpo 
dagoela dakizula suposatzen dut, baina ez dut ez irakurritzat emango eta 
elkarren aurrean gaudenean horretaz berba egin nahi dut).

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Ni bi telegram taldeetan nago eta orain arte ez dut arazorik ikusi bata 
eta besteak bultzatu dutenen artean, iritzi batzurekin guztiz ados ez 
egon arren.
Osoitz

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)

     Ez dut hitzaldia ikusi. Baina zein da zehazki arazoa? ni 
kokatzearren.
     a) norbaitek talderako HEL talderako diru-publikoa eskatu du?

Hitz gutxitan, hezkuntza publikoaren arazoa diru publikoarekin 
konpontzen dela, hau sorpresa, ezta? Baina ez du zerikusirik LZrekin

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Hezkuntza publikoan sofware librea bultzatzen duen taldean finantzaketa 
publikoa hezkuntzarako eskatzea ez dut uste librezalerekin talka egiten 
duenik. Dirua software pribatibo gehiago jartzeko balitz bai.

Osoitz
Baina dirua publikoa eskatzeak badu talka Librezalerekin, ikus 
asanbladen aktak
eta hori aldatu nahi bada, egin asnblada berri bat

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Librezale bera finantzatzearekin, ez hezkuntza finantzatzearekin edo 
osasuna finantzatzearekin.

Osoitz
Zeri buruz ari zara?

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
HEL, software librea hezkuntzan zabaldu nahi du. HEL diru-laguntzaz 
finantzatzea gauza bat da eta hezkuntza finantzatzea beste bat da.
dirua talderako edo hezkuntzan sofware librea jartzeko?

Osoitz
Hezkuntzan Libre ez bada Librezale, nahi duena egin dezake

txopi
Osoitz, niri bururatzen zaidana Librezaleren bilera birtual bat egitea 
da. Jitsi bitartez adibidez. Gai-zerrendan puntu hau eta egoki ikustan 
baduzu(e) beste batzuk ere. Ados?

Osoitz
Orain? Kar

alex gabilondo (Telegram)
Nire amak esango luke: benga denok ohera!

txopi
Ez, aste pare bat barru adibidez. Eguna, ordua eta URLa erabakitzen joan 
gaitezke. Posta-zerrendan informatu. Eta hori guztia.

txopi
Bai, gabon.
Viernes

mikelgs
Kaixo Osoitz, ni nintzen topaketa horretako moderatzailea eta ahal izan 
duguna egin dugu. Bakarrik esan nahi dut ondo ezagutzen ez zaitudan 
arren estimatzen zaitudala, zuk lagundu zenidan hasieran software 
itzultzeko kontu honetan eta gutxi baina beti ondo idazten duzu hemen. 
Aspaldi eskatu zenuen Librezaleren asanblada egiteko, eta konturatu 
nintzen ez zela aurrera atera. Ni ez naiz konektatuko, baina Txopik esan 
duena ideia ona dela uste dut. Egin itzazue bideobilerak, beharra 
dagoela dirudi.
Hau da hau, pixa egitera altxa eta mobila hartu beharra... diossss 😅😅

Karmel Uribarren (Telegram)
Badago ikusterik 'Software librea hezkuntzan' hizpide izan zen topaketa 
hori? Eskertuko neuke. Eskerrik asko
Karmel Uribarren (Telegram) cambió su imagen de perfil.

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Nik gertatutakoa ulertzeko ere eskertuko nuke.

Osoitz

mikelgs

     Kaixo Osoitz, ni nintzen topaketa horretako moderatzailea eta ahal 
izan duguna egin dugu. Bakarrik esan nahi dut ondo ezagutzen ez zaitudan 
arren estimatzen zaitudala, zuk lagundu zenidan hasieran software 
itzultzeko kontu honetan eta gutxi baina beti ondo idazten duzu hemen. 
Aspaldi eskatu zenuen Librezaleren asanblada egiteko, eta konturatu 
nintzen ez zela aurrera atera. Ni ez naiz konektatuko, baina Txopik esan 
duena ideia ona dela uste dut. Egin itzazue bideobilerak, beharra 
dagoela dirudi.

Kaixo Mikel,

Nola zu hemen berria zaren gauza batzuk ezin dituzu ezagutu, eta beraz 
ulertu, ulertzeko moduan azaltzen saiatuko naiz.

Librezale sortu zenean baziren hainbat erakunde, talde eta enpresa 
antzeko gauzak egiten, Software Librea eta edo Euskararekin zerikusia 
zutenak, Librezalek besteek betetzen ez zuten hutsune bat bete nahi izan 
zuen, enpresen logika ekonomikoa zein administrazio publikoari 
zuzendutako eskaeretaz at bidea egitea ote zegoen esploratzeko, 
bazegoela demostratzeko.

Egin zen bigarren asanblean jarri zen hau idatziz lehen aldiz, eta ia bi 
hamarkadako praxiak hau azpimarratu du, hau dela Librezaleren izaera, 
gauzak egiten dituen talde autonomo bat.

Horrek ez dio zilegitasuna kentzen besteek egin dezaketenari, Librezalek 
bere buruari ezarritako egiteko era da, Librezaleren definizioa da, ez 
beste inorena. Librezalek zer egiten duen eta nola egiten duen mugatzen 
du, definitzen du.

Denborarekin beste erakunde, talde eta enpresak edo desagertu dira edo 
egiteari utzi diote, hainbat arrazoi medio, eta nahiko bakarrik geratu 
da Librezale lan honetan.

Ez dakit horrek demostratzen duen izaera autonomo hori erabaki zuzena 
zela, ala inor baino burugogorragoak garela, baina dagoena dago eta 
garena gara.

Zoritxarrez Librezalek ez du bere burua ondo zaindu, eta oso 
garrantzitsuak diren asanbleak egitea ahaztu zaigu, dena jada esanda 
zegoelakoan edo.

Agian horregatik printzipio horiekin talka egiten duten gauzak gertatu 
dira, ez asmo txarrez egindakoak, baina edonola ere Librezaleren 
definizioarekin talka egiten zutenak.

Horietako bat, denborarekin talka egiten bukatu duena, Hezkuntzan Libre 
taldearen sorrera izan da.

Talde hau Librezaleren orbitan sortzen da, baina oso bestelako 
irakurketa bat egiten bukatu du, administrazioari gauzak eskatu behar 
dizkiola uste du.

Ez dut eztabaidatuko irakurketa zuzena ala okerra den, kontua da, 
Librezaleren definizioarekin talka egiten duela, eta beraz egokiagoa 
litzatekeela bere irakurketa hori bada, bere ibilbide propioa egingo 
balu, Librezalek bere unean egin zuen bezala, bere burua definituz 
besteekiko, aurretik zeuden horiekiko, desberdinduz.

Hori Librezaleren izaera hiltzea baino egokiagoa litzateke, askoz 
egokiagoa.

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Bideoa ikusi nahi nuke. Atzo ez baizitzaidan garbi gelditu, 
administrazio laguntzak taldearentzat eskatzen ziren edo hezkuntzan 
software librea eta azpiegituretan inbertitzeko. Lehenak Osoitz 
(Telegram) dioen bezala librezale filosofiaz talka egiten duelako eta 
bigarrena aldiz nire iritziz administrazioak hartu beharko lukeen bidea 
baita, bere ardurak, hezkuntza ere, software librean oinarritzea eta 
horretan inbertitzea.

Iñigo Gebara (Telegram)
Nire ustez bigarrena jorratu zen baina ez nuen osorik ikusi. Hala ere, 
gauzak argi utzi behar dira eta batez ere librezalen ibilibide luzea 
duzuen horiek pisua duzuela uste dut. Hezkuntzan librezalek bilatu eta 
aurkitu zuen librezaleren aterkia baina talka baldin badago dena hitz 
egin daiteke.
Nire aldetik besterik ez

dabid
Nire aldetik bakarrik aipatzea gozada bat dela eztabaida bat 
argumentuetan oinarritzen denean. Deskalifikazioan oinarritzea baino 
askoz sanoagoa, esango nuke.

(Ezin nuen utzi esan gabe, dagokidanetik oso haserre bukatu nuelako 
atzo).

Bigarren bidea jorratu izan da beti, hau da, administrazioari eskatu 
burujabetza teknologikoa (ez bakarrik soft librea) berma dadin. Bera 
baita horren erantzule. Edonola ere, atzo ezin izan nuen dena ikusi, 
baina esango nuke hala izango zela. Mikelek HEL ordezkatzen duen, beste 
hizlari guztiek nor bere burua (uste dut).

Ez dut uste talka egiten duenik eta esango nuke ez dela lehen aldia 
Librezale admin publikoa interpelar zen duena. Hala ez bada zuzendu.

dabid
Bada ezpada, ze agian ez da nire mezua ongi ulertzen: dena den atzo 
admin publikoa interpelatu zuen taldea HEL izan zen, ez Librezale hemen 
aipatu zen moduan.

Aterkin horretan esango nuke eroso sentitzen dela HEL, Librezale ez bada 
eroso sentitzen, eztabaidatu beharko da eta egin beharrekoak egin. 
Badagokio.

@mikelgs:matrix.org
Ni HeL-en sartu nintzenean (hemen baino lehenago), nahiko azkar entzun 
(edo irakurri?) nuen aparte zela Librezaletik. Orain ulertu dut Osoitzek 
aipatzen duen diferentzia. Eta esango nuke badagoela diferentzia: 
Librezalek erakutsi du posible dela EGIN eta listo, instituzioak (ia) 
interpelatu gabe soluzioa ekartzea (softwarea euskaratzea). Baina HeL-en 
lana beste bat da, hezkuntzan software librea (+euskaraz, +zerbitzari 
propioak, +eduki libreak...) sustatzea da. Hori uste dut ezin dugula 
EGIN (homeschooliñarekin-edo ez bada).

Atzokoa eztabaidatzeko, hobe itxarotea bideoa ikusi arte. Ni printzipioz 
isilik egoten saiatuko naiz, irakurtzen eta ikasten.

Egin / eskatu desberdintasuna oso garrantzitsua den; HeL-el Librezale 
izena edukitzea hemen ondo irizten den; eta abar egiteko, udara osoa 
duzuela uste dut. Momentu ona da.

(...)

gorkaazk
Bilaketa azkar bat egin dut foro honetan "batzarra" ... "asanblada"  eta 
talde honek 6 bat batzar nagusi egin zituen 2003-2010 eta ZERO azken 
hamar urteotan. Osoitzek behin eta berriro beste bat egin beharko 
genukeela aldarrikatu du... Erantzun positibo bat edo beste topatu dut 
(@Aldatsa, @Txopi... eta ixiltasuna edo broma-erantzunen bat ere bai... 
https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
Asanbladak - Librezale.eus
Asanbladak Librezale.eus(e)tik Hona jo: nabigazioa , bilatu Morgako 
Ituna 2003-06-07 sorrera bilera Librezale II. Kongresua 2003-09-20 
asanbladako akta
Telegram-Matrix foroa sortu zenetik, komunikazioa aldatu egin da, 
posta-zerrenda besterik erabiltzen ez zenean, mezu luzeagoak, landuagoak 
idazten ziren. Serioagoak.
Bat-bateko mezularitzak azkartasuna, bizitasuna, saltsa ekarri du. Baina 
batzuetan zarata eta gaizki-ulertuak ere bai.
Gogoratzen dut Librezale lehen batzar nagusira joan nintzenean galdetu 
nien taldean zeudenei ea nola hartzen ziren erabakiak. Gutxi gorabehera 
zera esan zidaten "erabakiak adosten ditugu". Hasieran sinesgaitz 
iruditu zitzaidan baina batzar hartan, behintzat, horrela gertatu zen: 
hartu ziren erabakiak aho batez hartu ziren eta egin beharreko lanak 
boluntarioen artean banatu ziren...
Osoitzekin, Aldatsekin eta beste batzuekin bat nator: BADA GARAIA BATZAR 
NAGUSI BERRI BAT antolatzeko!
Osoitzek gai zerrenda bat eta guzti bota zuen aurreko batean.
josu_sailuente

gorkaazk
Horra Osoitzek bota zuen gai zerrenda(moztu-itsatsi eginda):
● Zer da Librezale: Lan talde gisa definitzen dugu gure burua. 
Hezkuntzaren inguruan sortutako erronka garrantzitsu bat dago baina 
adibidez NextCloud itzultzeko gai ez garela ematen du, gure lana 
alternatibak sortzea ez dela ere irakurri dut, eta horrek asko harritzen 
nau Librezaleren ADN-an beti egon delako alternatiba horiek euskarara 
ekartzea. Egin > hitz egin.
● Nola hartzen ditu erabakiak Librezalek: Tradizionalki asanbladatan 
hartzen ziren erabakiak, presentzialak. Aspaldi ez dela honelako bat 
egin.
● Zerk justifikatzen du asanblada bat. Librezaleren komunikazio 
kanaletan aipatu ere ez diren estrukturak sortu dira Librezale bertako 
parte litzatekeela aditzera emanez.
● Zer egin behar da Librezaleren izenean hitz egiteko, edo nola kudeatu 
genitzake asanblada bat justifikatzen ez dituzten gaiak. Librezaleren 
izenean hitz egin duten enpresa pribatuak ikusi ditut, Librezalerekin 
kontsultatu gabe ere bakarrik kideren bat Librezalekoa zelako, gutariko 
bakar batekin hitz eginda Librezalerekin hitz egiten zutela uste zuten 
instituzioak...
● Webgunea: Desastre bat eginda daukagu.
● Komunikazioa: Parasitoak agertu behar izan zaizkigu proiektu batzuei 
argia emateko.
Ziur aski tratatu beharreko gai gehiago daude."

txopi
Ni asanblada bat egitearen alde: aurrez aurrekoa, online, orain edo 
aurrerago. 10 urte pasa dira azken bilera egin genuenetik? Hori konpondu 
beharra dago :-)
josef se unió a la sala.

txopi
gorkaazk-k egindako ausnarketa guztiekin bat nator.
Sábado

txopi
gebara99-k dioen bezala, dena hitz egin dezakegu eta HeL eta Librezale 
banatu, aldendu, mugak ezarri eta nahi dena. Baina nik esan beharra dut 
honetaz dezente ausnartu dudala, Librezalen ia hasieratik nagoelako eta 
HeL-en hasieratik eta talde biak guztiz konpatibleak eta osagarriak 
ikusten ditudala. Nire ustez super-aberasgarria izatena ari da bataren 
eta bestearen azpiegitura, lana, dinamikak, indarrak eta dena. 
Elkarrekin nola bizi zehaztu behar dugu, noski, baina elkarrekin 
banatuta baino askoz indar eta bizitasun handiagoa dugula ulertuz (nik 
behintzat hori sinesten dut goitik behera eta mila adibide ikusten ditut 
hori frogatzen dutena).
Osoitz-ek aipatzen duen administrazioarekiko jarrera hori, ni ere ados 
nago desberdina dela. Baina Hezkuntzaren esparrua nork arautzen duen eta 
zein agente dituen kontuan izanda, guztiz logikoa iruditzen zait HeL-en 
jarrera eta ez dut Librezaleko itzultzaile autonomoen ingurugiroarekin 
berdindu behar denik uste. Talde bien desberdintasunez hitz egitea, 
ezagutzea eta ulertzea oso onuragarria izango dela uste dut eta biltzeak 
on egingo digula uste dut. Nik behintzat horrela ikusten dut.

Osoitz
Izena lehen taldeari dagokio

txopi
dabid-ek dioen bezala, topaketetan hezkuntzan dauden eta software 
librearen alde dauden pertsona desberdinei ahotsa eman nahi izan genien 
eta HeL-en partetik hitz egin zuen bakarra aurkezle/dinamizatzailea izan 
zen, mikelgs. Librezaleren izenean ez zuen inork hitz egin, noski. 
Edonola ere, hizlariek esan zituztenak HeL-en sintonia osoan joan zirela 
uste dut, baina onartu behar dut oraindik ez dudala ordu 1eko bideo osoa 
entzun, streamarekin arazo teknikoak izan genituelako eta ezagutza 
teknikoak genituztenak ikaragarri lanpetuta egon ginelako saioa burutzen 
zen bitartean.
etxondoko eta besteok: saioa amaitu eta batera planifikatuta geneukana 
egiten saiatu ginen, bideoa hemen argitaratzea: 
https://peertube.social/accounts/librezale/
Baina oso handia zen eta gaur arte ezin izan dugu igo eta igotakoan 
moderazio moduan geratu da :-(
Librezale - Peertube.social
https://librezale.eus/
Beraz, instantzia horretako moderatzaile batek onartzeko zain gaude 
(horregatik ez da esteka horretan bideorik ikusten).
HeL-eko talde eragilean gaudenok eskertuko genuke fedibertsoko konturen 
bat daukazuenok kontu hori jarraitzea. Horrek agian moderatzaile batek 
onartzeko zain dagoen bideoa (azkarrago) onartzen lagun dezake. Hori da 
gure esperantza behintzat :-)
Eskerrik asko!
Fedibertsoko konturen batekin esan nahi dut Peertube instantzia horretan 
edo beste edozeinetan kontua duzuenok, Mastodon kontua duzuenok 
(adibidez mastodon.eus), Pixelfed eta abar, estekatu dudan kontu hori 
jarraitzea ondo legokeela. Bigarren saioko bideoa ere bertara igotzea da 
plana.
Eta orain lotara noa, oso egun luzea eta gogorra izan dut. Ondo izan 
guztiok.

mikelgs
Zuzenketatxo bat, une batean hizlari batek bai esan zuela "Hezkuntzan 
Librezalen hau defendatzen dugu...". Eta niri gustatu zitzaidan, 
hizlariak ere taldeko kide dela sentitzea eta adieraztea.
@jutta:riotchat.de se unió a la sala.
@ignacy:junta.pl salió de la sala.
@lapav:junta.pl salió de la sala.

@txopi:sindominio.net
HeL topaketen 1. saioa ikusgai dago jada:
https://peertube.social/videos/watch/65aef436-14b0-4c42-885a-27586e065dc7
Hezkuntzan Librezale Topaketak: "Zelan bizi izan du konfinamendua 
hezkuntza komunitateak"
**Hezkuntzan Librezale Topaketak: Zerbitzu publikoa, kode publikoa** 
Lehen saioa: "Zelan bizi izan du konfinamendua hezkuntza komunitateak"
@bartosz:junta.pl salió de la sala.
@walter:bau-ha.us se unió a la sala.
Ayer

@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Aupa!
hartu dut denbora bideoa ikusteko.
Lehen momentutik, bideoa ikusteke, galdera bakarra egin nuen sortutako 
liskarraren inguruan. Administrazioari laguntza HEL talderako edo 
administrazioaren funtzioak betetzeko inplikazio eskatzen ote zuten 
partaideek. Argi utz dezagun bata eta bestearen arteko aldea.

Librezalek administrazio diru-laguntzetatik at jokatzea erabaki zuen, 
honek askatasuna ekartzen baitu esparru guztietan.

Erabat ezberdina da, administrazioaren ardurak direnak, administrazioari 
eskatzea, Hezkuntza aurrera ateratzeko baliabideak nork jarri behar 
ditu? Formazioa irakasleei nork eman behar die? Zein software nahi du 
librezalek administrazioko zerbitzaritan eta nork ezarri eta mantendu 
behar du?

Nik urdubete horretan ez dut diru-laguntza hitza bera ere entzun. (ihes 
egin bazait adierazi).
Ez dut inor HEL talderi bideratutako laguntzarik eskatzen entzun.

Librezale filosofiaz bat datozen mezu asko izan dira. Gainera idazkari 
bat, filosofia irakasle bat, aberasgarria benetan.
Zorionak lan hau bideratu duzuen guztiori.

Osoitz (Telegram) badakizu izugarri mirezten zaitudala eta errespetatzen 
ditudala diozunak, horregatik nire jarrera harriduratik abiatuta goiko 
bereizketa argitzen saiatzea izan zen. Bideoa ikusita nik uste bigarren 
kasuan gaudela, hots, librezalek hartutako erabakiekin inolako talkarik 
ez dagoen kasuan. Edonola, egin dezagun asanblada, lasaitasunez hitz 
egin, argudiatu eta erabaki.

Izan libre izan euskaldun!

Osoitz (Telegram)
Motxilarekin Asturiaseko herri txiki batean bokata jatera gelditu 
nintzen. Gizon batek desbrozadorarekin kale bazterrean hazten ziren 
belarrak mozten zituen. Begira, esan zidan, tabernan daude guztiak 
Udalak hau egin beharko luke bestea egin beharko luke, egun batean beti 
berdina entzuteaz nazkatu nintzen eta nik egitea erabaki nuen. Nire 
kalea garbi dago.

alex gabilondo (Telegram)
Nik ere bideo osoa ikusi arte ez naiz ausartu nire iritzia ematen baina, 
behin ikusita, guztiz bat nator Anderrekin.
Bideoan ez dut ikusi Librezalerentzat diru-laguntza eskaerarik edo 
antzekorik. Egia esateko administrazioari Hezkuntza laguntzeko eskaera 
garbirik ere ez. Horiek datozen osteguneko saioan aterako dira, seguru.
Mahai ingurua Hezkuntzan Librezalek antolatu badu -mila esker horretan 
ibili zaretenoi- ez dut uste parte hartzaileei  Hezkuntzan Librezalekoak 
izatea, are gutxiago Librezalekoak izatea eta Librezalearen izenean hitz 
egitea.
Hezkuntzan Librezale sortzea Librezaleko kide baten ideia izan zen eta 
nik uste dut asmoa izan zela Librezalea taldeko komunikazioa ez betetzea 
hezkuntza inguruko gaiez.
Denborak demostratu du ideia ona izan zela: hezkuntza arloko librezaleak 
ez ditugu aspertu eta hezkuntza arloko zenbait jende librezaleko 
eztabaida tekniko-linguistikoak ez ditu maite.
Nik uste dut Hezkuntza Librezalek Librezale berari jende, ideia eta 
ekarpen interesgarriak egin dizkiola.
Begiratu besterik ez dago azken urtean hezkuntzarekin lotutako zenbat 
itzulpen osatu diren. Azkena Iñigok Kdenlive-rekin egindako lana.
Hezkuntzan Librezaleko partaideek lan handia egin dute software librea 
zabaltzen Durangoko Azokan, Errekaleorreko jardunaldian, SLren aldeko 
komunikatuarako sinadurak biltzen, aplikazioak euskaratzen... eta, 
zergatik ez, administrazioei software librea erabiltzeko eta 
ikasle-irakasleen datuen pribatutasuna bermatzea eskatzen. Egin eta 
eragin. Batak ez du bestea kentzen.

HONEN ONDOREN Assar-ek bidali zuen mezua, dagoeneko posta zerrenda 
honetan jarri dena.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago