[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Asier Gmail asier.sarasua a bildua gmail.com
Iga, Eka 14, 17:34:58, CEST 2020


Aupa denoi.

Matrix/Telegram kanalean eztabaida bat sortu da Librezaleren izaeraren 
inguruan, batez ere azken aldian sortu den "Hezkuntzan ere Librezale" 
taldearen sorrerari lotuta. Badirudi asanblada bat egiteko unea iritsi 
dela. Ba al dauka inork hori antolatzeko denborarik/baliabiderik?

Nik hau idatzi dut Matrixen:

"Librezalen denbora daramagunok badakigu gutxi gorabehera zein den talde 
honen izpiritua. Software librea euskaraz. Hori egiteko modu bat baino 
gehiago dago, eta lehenago egon diren beste talde eta enpresa batzuek 
izan duten funtzionamenduan ez bezala, guk ez dugu inoiz ez dirurik 
espero izan, eta ezta ere beste batzuek (administrazio publikoak batez 
ere) zerbait egin dezaten espero izan. Modu kolaboratiboan lan egin 
dugu, ahal izan dugunean eta bakoitzak bere interesen arabera.

Azken aldian, Hezkuntzan ere Librezale taldearen bidez, orain arte 
jorratu ez den bide bat ireki da: lobby bihurtzearena sektore zehatz 
batean (hezkuntza publikoan) software, tresna eta eduki libreak 
bultzatzeko. Hori da nik ulertu dudana talde horretaz.

Antzeko esparruan lan egiten dute bi taldeek, laneko eremua bera da 
bietan, baina bataren eta bestearen filosofia erabat desberdinak dira. 
Eta zaila da biak Librezaleren aterkiaren azpian uztartzea batzuontzat. 
Nik, adibidez, ez daukat interes berezirik Librezaleren izenean 
lobbygintzan aritzeko. Gainera, uste dut Librezaleren Do It Yourself 
filosofiarentzat kaltegarria izan daitekeela. Sinplifikatuta: bata, 
lobbygintza, esparru politikoa da eta bestea, softwarea euskaratzearena, 
esparru teknikoa.

Ni naiz lehena nire alabaren ikastetxeari eskatzen tresna eta plataforma 
libreak erabil dezan, behin baino gehiagotan egin dut eta eztabaidak ere 
izan ditut irakasleekin. Baina ez dut inoiz sentitu Librezaleren 
esparrua hori zenik.

HEL sortu zenean, ba beno, nik pertsonalki ez dut orain arte eduki 
arazorik horrekin, nahiz eta diodan bezala uste dudan ez dela 
Librezaleren lana.

Egin zen azken asanbladatik hona, Librezalek bide bat egin du, eta bide 
hori ez da beti izan asanbladetan denok ulertzen genuen bidea. Bestalde, 
badirudi Librezalek ospe gehiago duela orain, eta suposatzen dut 
horregatik taldera jende berria elkartu dela. Hori ona da, ez gara 
bakarrik betikoak egongo; baina agian taldekide berriek ez dituzte ongi 
ezagutzen taldearen oinarriak, historia eta norabidea. Gogoan dut 
Telegram/Riot taldean inoiz agertu direla Librezalerekin zerikusia ez 
duten mezuak, jende batzuk Librezale ezagutzen ez dutenaren seinale.

Argi dago asanblada bat egin behar dela, eta lan ildoak hobeto zehaztu. 
Garrantzitsua da, baita ere, norbaitek Librezale izena erabilzen 
duenean, nola egin behar duen zehaztea, gaizkiulertuak egon ez daitezen.

Bestalde, nik oraindik uste dut Librezaleren komunikazio kanal nagusia 
posta zerrenda dela; batez ere, han daudelako, eta ez hemen, taldeko 
kide historiko garrantzitsu batzuk. Beraz, iritzi truke hauek han 
gertatu beharko lirateke.

Badirudi orain, osasun larrialdia pixka bat arindu den honetan, egon 
daitekeela bilera bat egiteko aukera. Nik ez dut baliabiderik horretan 
aritzeko, baina prest nago edozein tokitara joateko."

Asier Assar.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago