[Librezale] writer and hiperestekak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Eka 7, 20:59:20, CEST 2020
20/6/7 20:33(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo Joxan Garaialde,
>
> mila esker kalkulu-orri hori, aurkibide hori, eskuzabal partekatzeagatik.
>
> Edozein itzultzaile, euskara irakasle edota euskara ikasle
> aurreratuentzat interesgarri.
>
> Barkatu atrebentzia baina zure lana begiratzen ibili naiz eta iradokizun
> batzuk egitea bururatu zait:
>
> 1. Animatu egindako lan horri CC lizentzia libre
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons#Lizentziak> bat
> jartzera. Arauak Euskaltzaindiak argitaratu ditu, baina esteka horiek
> guztiak horren txukun jartzeko lana, zeuk hartu duzu. Zuri dagokizu
> Aurkibide horri nahi duzun lizentzia jartzea.
>
> 2. Animatu zure lan hori, hau baino leku publikoago batean
> argitaratzera. Egin duzu dagoeneko? Esate baterako, blog batean (horrela
> zure fitxategia URL xinple baten bidez partekatzeko aukera zabalduko
> duzu, edo besterik ezean, Amarauna <https://www.amarauna.euskadi.eus/>
> horretan. (Azken aukera hau hobesten baduzu eta /irakasle.eus/ konturik
> ez baduzu, nik egin dezaket, zure egiletza aitortuz, jakina).
>
> 3. Erakutsi eta eskaini diezu lan hori Euskaltzaindiakoei? Agian beren
> webgunean
> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=arauak&thesaurusLevel2%5B%5D=T0003>
> toki bat egin nahi izango diote zurea bezalako aurkibide txukun horri.
> Orain daukaten bilatzaile sistema hori nabarmen hobetu duzu.
>
> 4. Txikikeria bat. Nik ezabatuko nituzke kalkulu-orrian hutsik dauden
> Orria2 eta Orria3.
>
> Zure mezuan antzeko beste lan batzuk egin dituzula aipatu duzu... Eman
> ta zabal itzazu ;-) !
Kaixo:
Taula hori Librezaleko wikian ere jar liteke, adibidez Estilo-liburuan.
Horrela, talde honetako kideei dagoenez behintzat, euskarazko testuak
idazten ari garenean, taula hori beste gomendioekin batera eskura izango
genuke.
Ondo iruditzen zaizu Joxan?
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago