[Librezale] writer and hiperestekak
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Eka 7, 20:33:31, CEST 2020
Kaixo Joxan Garaialde,
mila esker kalkulu-orri hori, aurkibide hori, eskuzabal partekatzeagatik.
Edozein itzultzaile, euskara irakasle edota euskara ikasle aurreratuentzat
interesgarri.
Barkatu atrebentzia baina zure lana begiratzen ibili naiz eta iradokizun
batzuk egitea bururatu zait:
1. Animatu egindako lan horri CC lizentzia libre
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons#Lizentziak> bat jartzera.
Arauak Euskaltzaindiak argitaratu ditu, baina esteka horiek guztiak horren
txukun jartzeko lana, zeuk hartu duzu. Zuri dagokizu Aurkibide horri nahi
duzun lizentzia jartzea.
2. Animatu zure lan hori, hau baino leku publikoago batean argitaratzera.
Egin duzu dagoeneko? Esate baterako, blog batean (horrela zure fitxategia
URL xinple baten bidez partekatzeko aukera zabalduko duzu, edo besterik
ezean, Amarauna <https://www.amarauna.euskadi.eus/> horretan. (Azken aukera
hau hobesten baduzu eta *irakasle.eus* konturik ez baduzu, nik egin
dezaket, zure egiletza aitortuz, jakina).
3. Erakutsi eta eskaini diezu lan hori Euskaltzaindiakoei? Agian beren
webgunean
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=arauak&thesaurusLevel2%5B%5D=T0003>
toki bat egin nahi izango diote zurea bezalako aurkibide txukun horri.
Orain daukaten bilatzaile sistema hori nabarmen hobetu duzu.
4. Txikikeria bat. Nik ezabatuko nituzke kalkulu-orrian hutsik dauden
Orria2 eta Orria3.
Zure mezuan antzeko beste lan batzuk egin dituzula aipatu duzu... Eman ta
zabal itzazu ;-) !
Ondo izan.
--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200607/a1047adc/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago