[Librezale] writer and hiperestekak

GarbiƱe Etxaburu garbine a bildua etxaburu.org
Lar, Eka 6, 11:39:26, CEST 2020


Egun on, denoi.

Atzo Xabier Martini mezu bat bidali nion, eta gaur, hiperestekei buruzko 
erantzun bat jaso dut.

Nire ustez, gaizki esplikatu nintzen bidalitako e-postan, eta horregatik 
jaso dut erantzun hori. Esan nahi nuena zen, badauzkadala zenbait 
artxibo eginak, calc eta odt luzapenekin, Euskaltzaindiaren 
argitalpenetara estekatuta, adibidez, EBE liburura edo arauetara 
zuzenean joateko.

Honek esan nahi du eginak dauzkadan artxibo horietatik klik batekin joan 
daitekeela argitalpen horietara. Niri oso baliagarriak egiten zaizkit, 
zeren izenburu guztiak dauzkat zerrenda batean, eta edozein zalantza 
daukadanean, zuzen-zuzen hara joan naiteke. Esan nahi nuena zen norbait 
lan horietaz baliatu nahi izanez gero, hor daudela eta bidal diezaiokedala.

Beharbada, ez du ezertarako balio, baina niri lagungarri egiten 
zaizkidanez...

Adibide bezala, Euskaltzaindiaren arauekin egina dudana bidaltzen dut. 
Ezkerreko zutabean (ctrl+klik).

Izan untsa!
Joxan Garaialde
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ARAUAK Aurkibidea Excel-estekatua.ods
Type: application/vnd.oasis.opendocument.spreadsheet
Size: 20846 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200606/c4fa7169/attachment-0001.ods>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago