[Librezale] 2020ko uztailaren 11ko asanblada akta

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Iga, Uzt 12, 14:29:10, CEST 2020


Kaixo:

Azpian doakizue atzoko asanbladako akta. Inork Akatsik edo ahaztutakorik 
ikusiko balu lasaitasun osoz zuzendu.

Aurreko baten esan bezala, ez nauk batere trebea wikiaz, bertan jartzeko 
boluntariorik?

izan libre izan euskaldun!

Ander.



  2020-07-11 asanblada


Goizeko 11etan San Inazio auzoko euskara etxean, Bilbon.


Bertaratuak:

  *

    Ander Elortondo (etxondoko)

  *

    Asier Iturralde (aldatsa)

  *

    Asier Sarasua (assar)

  *

    Dabid

  *

    Gorka Azkarate

  *

    Iker Garaialde (atxamart)

  *

    Iñigo Salvador Azurmendi (Xalba)

  *

    Mikel Olasagasti (Hey_neken)

  *

    Porrumentzio

  *

    Txopi



Landutako gaiak:



 1.

    *Aurkezpen errondatxoa.*


Bakoitzak bere burua aurkeztu du.


 2.

    *Moderatzaile rola esleitu.*


Anderri egotzi zaio akta zirriborroa idazteko ardura eta Mikelek eraman 
du bilerako gai ordena.


 3.

    *Librezale, atzo, gaur eta bihar. *

     1.

        *Argitu Librezale zer den, zer egiten duen, eta nork osatzen
        duen. *


Librezale izaera juridikorik gabeko taldea da. Ez da izaera juridikoaren 
beharrik ikusten eta halakorik ez izatea erabaki da. Inoiz arrazoi 
pisutsurik balego izaera juridikoa izateko taldean aztertuko litzateke 
gaia, behar den ala ez, zergatik, zertarako eta zein. Orain ez.


Librezale orain arte bezala dakusagu guztiok, software librea eta 
euskara ardatz duen taldea. Hona dakargu 2003ko asanbladan erabakitakoa:

“Librezaleren azken helburua informatika alorrean ere libre eta euskaraz 
bizi ahal izatea da, eta horretarako hurrengo lehentasunak ezartzen ditugu:


  *

    Software librea bultzatu. [...]

  *

    Software Euskalduna bultzatu [...]


Lan ildoak


  *

    Soft libre eta euskalduna sortu.

  *

    Soft libre erdalduna euskaratu:

      o

        Programen lokalizazioari aurrera ekin nahi zaio

      o

        Lokalizazioari laguntzeko baliabideak sortu nahi ditugu

  *

    Soft euskaldun propietarioa liberatu. [...]

Gizarteratze lanari dagokiola:

  *

    Komunitate bat sortu [...]

  *

    Sortutako baliabideak medio guztien bidez gizartera hurbiltzeko
    ahaleginak egin.”



Gaurko asanbladan librea eta euskalduna maila berean jartzea komentatu 
da, diglosiaren kontzeptu soziolinguistikoa software erabileran ere 
ematen dela adieraziz, hots, handiaren erabilerak txikia baztertzen duela.


2003ko definizioa berretsiz ondorengo printzipioak aipatu dira:

  *

    Software librea eta euskara ardatz.

  *

    Taldearen autonomia eta izaera gordetzeko diru-laguntzak (instituzio
    zein enpresa handienak) ez eskatzea, gure jarduna ez lotzea inoiz
    diru-laguntzei.

  *

    Giza eskubideekiko konpromisoa, (Europar Batasunaren Oinarrizko
    Eskubideen Gutuna), genero berdintasuna, diskriminaziorik eza...

  *

    Teknologiak libreak bultzatzea



     2.

        *Argitu Librezale izenarekin egindako erabilerak eta honek
        sortutako deserosotasun eta gaizki-ulertuak. *


Twitter kontuaren erabileraren autokritika egin da. Komunikazio lan 
taldea dagoela esan da eta bertan parte hartzera animatu da.


Librezalerekin hitz egin edo librezale elkarrizketatu nahi duten 
medioekin hitz egiterakoan inork ezin du bere burua librezale 
ordezkaritzat jarri, kidetzat baizik. Guztiok gara kide baina inork ez 
dauka librezale ordezkatzeko ahalmena. Kide bezala, librezalek 
definitzen eta babesten duen printzipioak zabalduko ditugu. Printzipio 
hauetatik at dauden bestelako iritziak era pertsonalean egindakoak 
direla argituko dira. Komunikazioa librezale kide bezala egiten denean, 
norberaren enpresa aipamenak saihestuko dira.



     3.

        *"Librezale" taldearen eta "Hezkuntzan Librezale"/"Hezkuntzan
        ere Librezale" taldearen arteko bateragarritasuna eta
        Librezaleren norabidea.*


Hezkuntzan ere librezale nondik, noiz eta nola sortu zen azaldu da. 
Librezaletik sortutako talde berri bat da, autonomia eta bizitza propioa 
duena, kide asko bi taldetan jardunez. Librezaleren “spin” bat bezala 
definitu da.


‘Librezale’ izenaren erabilera egokia ote den eztabaidatu da. Oro har, 
talde biak elkar elikatu eta bizitza bateragarria izan dezaketela 
ikusten da baina nahasmenik egon ez dadin, “librezale” izenaren 
erabilerarako HEL taldea printzipioekin bat egin behar duela adostu da. 
Honela goian definitutako printzipioak aurkeztuko zaizkio HEL taldeari 
ea bat egiten duen eta ekarpenik baleuka bere egin ditzan. Guk gero 
posta zerrendan guretzat ere egoki ikusiz gero erantsi genizkioke 
gureei. Gure printzipioak onartu ezean gure izenaren erabilerari uko 
egitea eskatuko genieke.


Software librea eta euskara sustatzeko gure printzipioak bultzatuko 
lukeen “spin” indartsuak izatea librezaleren arrakasta bezala ikusi 
beharko genukeela aipatu da.




 4.

    *Nola hartuko diren erabakiak erabaki. Biltzarrean bertan? Posta
    zerrendarako, gerorako, utzi? Adostasuna behar? Gehiengoa? *


Adostasuna bilatzea lehenetsiko da, edonola denean ados egotea ezinezkoa 
denez, aldeko, kontrako eta blokeo bozkak ematea proposatzen da. Blokeo 
bozkak adierazi nahi duena da, kontra egoteaz gain desadostasun horrek 
taldea uztera behartzen zaituen desadostasun kritikoa dela.


Kontuan hartuz asanbladak egiteko maiztasunik ez dugula, erabaki gunea 
posta zerrenda izatea adostu da.



 5.

    *Ostalaria. *


Mikelek mantentzen eta finantzatzen du. Segurtasun kopia gehiago (beste 
batek ere, Mikelek egiten dituenaz gain) egiteko beharra adierazi du eta 
zubien ‘bot’-ak bertan ezarri behar ote diren aztertzea.


 6.

    *Botea eta diru-kontuak. *


586€ daude eta bertatik Mikeli dominioa eta ostalaritza ordaindu behar 
zaiola esan da.



 7.

    *Librezaleren webgunea eta Wikia berrantolatu/birdiseinatu. *


Mugikorretarako egokitu eta wikia eguneratzea eta itxura berritu beharko 
litzatekeela esan da.


 8.

    *Komunikazio tresnak: posta-zerrenda, txatak. *


Bi eskala ezberdin bereizi behar direla argi ikusten da. Gai 
garrantzitsuak, eztabaidatu beharrekoak, eta erabakiak hartzeko gunea 
posta zerrenda da eta hau indartu beharra ikusten da.


Kideak erakarri eta ikusgarritasuna daukatenak txatak dira.


Lehen foroek betetzen zuten funtzioa estaltzeko txat berri baten beharra 
ikusten da, librezaleko txatari mezuak murrizteko ere baliatuz. 
“LibreZalantzak” aipatu da, non edonork laguntza eska dezakeen software 
libre eta euskaldunaren inguruan.


  *

    Txatak:

      o

        Librezale: “sormen” edo itzulpenekin lotutako librezaleko
        komunikazioak

      o

        “LibreZalantzak” (izena erabakitzeke) nola egin dezaket hau?
        Errore hau ematen dit... bezalakoak argitzeko....



 9.

    *Common Voice. *


Txopik proiektuaren egoeraren berri eman du.


10.

    *Itzulpen proiektuak: egoera, beharrak, ideiak. *


Ez da egon astirik gaian sakontzeko.




    14:03tan amaitu behar izan dugu batzarra.


-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200712/65aaeea9/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago