[Librezale] Lemmy.eus-ek Librezaleko banku korrontea erabiltzea dohaintzak jasotzeko

Lemmy.eus reyandoni a bildua escivi.com
Or, Abe 25, 20:02:29, CET 2020


Iepa, Lemmy.eus-eko kide batzuk idazten dizuegu (Librezaleko kideak ere
guztiok) galdetzeko zer iruditzen zaizuen Librezaleko banku korrontea
erabiltzea gure proiektua(k) finantzatzeko dohaintzak jasotzeko.

Burujabetzaruntz pausu idealista bat eginez, gure proiektua(k) diru
aldetik ere burujabeak izatea nahi dugu eta horretarako banku korronte
bat nahi dugu, nahi duenak hara dirua bidaltzeko. Jakinda Librezalek
jada baduela banku korronte bat, galdetu nahi genizuen ea zer iruditzen
zaizuen guretzako dohaintzak bertan jasotzea; "lemmy" edo harreman argia
duten hitzez izendatutako transferentziak Lemmy.eus finantzatzeko izatea
da gure proposamena eta izenik ez badu zehazten, zuzenean
Librezalerentzat. Zer iruditzen zaizue ideia?



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago