[Librezale] Lemmy.eus-ek Librezaleko banku korrontea erabiltzea dohaintzak jasotzeko
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
Or, Abe 25, 20:05:47, CET 2020
Iepa, Lemmy.eus-eko kide batzuen izenean idazten dizuet (Librezaleko
kideak ere guztiok) galdetzeko zer iruditzen zaizuen Librezaleko banku
korrontea erabiltzea gure proiektua(k) finantzatzeko dohaintzak jasotzeko.
Burujabetzaruntz pausu idealista bat eginez, gure proiektua(k) diru
aldetik ere burujabeak izatea nahi dugu eta horretarako banku korronte
bat nahi dugu, nahi duenak hara dirua bidaltzeko. Jakinda Librezalek
jada baduela banku korronte bat, galdetu nahi genizuen ea zer iruditzen
zaizuen guretzako dohaintzak bertan jasotzea; "lemmy" edo harreman argia
duten hitzez izendatutako transferentziak Lemmy.eus finantzatzeko izatea
da gure proposamena eta izenik ez badu zehazten, zuzenean
Librezalerentzat. Zer iruditzen zaizue ideia?
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago