[Librezale] Wikiaren inguruko laguntza teknikoa

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ost, Abu 26, 10:18:13, CEST 2020


2020-08-02 23:40 egunean, Porrumentzio-(e)k idatzi du:
> Azken egunotan Matrix-Telegram txat gelan aipatu deten bezela, Mikel
> ta ni Wikia birrantolatzen ta moldatzen hasi gea. Itxurari dagokionez,
> Wikiko itxura (mediawiki uste degu) eguneratuta dagon jakin nahi degu;
> ta eguneratuta ez egotekotan, nola eguneratu.
> 
> 
> Wikiaren inguruko beste zalantza teknikoak mezu-kate honetara bidaliko 
> ditut.
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Kaixo,

Oporretara joan aurretik wikian lagunduko nuela esan nuen, baina 
Porrumentzio bakarrik utzi dut lan horretan. Urtetan zehar wikia editatu 
izan duen norbaitek laguntzea beharrezkoa dela iruditzen zait, bestela 
nik ez dut sentitzen lan hori egiteko babesik, legitimitaterik eta 
motibaziorik.

Besterik gabe, hori abisatu nahi nuen, ez naizela ari wikian laguntzen. 
Inork ez dezan behar baino gehiago espero nigandik. Gustura nabil beste 
arlo batzuetan lanean ;-)

Ondo izan!

Mikelgs


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago