[Librezale] Fruit Radar euskaratzen
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abu 15, 12:43:37, CEST 2020
20/8/14 14:25(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
[...]
> -a itsatsiarena aplikazioan: Txopik deskribatutako menu hortan
> "sagarrak, limoiak" jarriko nuke, pluralean, zuhaitz berian fruta bat
> baƱo gehio eotea espero baita.
Oker handi bat egin nuela konturatu naiz. Euskaraz zuhaitz-motak eta
fruitu-motak hitz desberdinak dituzte gehienetan (limoia / limoiondoa)
baina ingelesez hitz berdina erabili daiteke zuhaitz, fruitua eta baita
egur-mota izendatzeko (lemon / lemon (tree) / lemon (wood). Hasieran
zerrenda frutena zela pentsatu nuen, baina ondo aztertu ondoren
konturatu naiz landareez ari dela, hau da zuhaitzez edo zuhaixkez.
Beraz, limoi->limoiondo eta antzeko ordezkapenak egiten ari naiz.
Aplikazioak landare-mota eta landare-kopurua sartzeko eskatzen du,
beraz, logikoena "Limoiondoa" eta "1" aukeratzea da. Ez limoia, ez
limoiak, limoiondoa eta kito.
>
> Thyme, tomillo... ez al da "bedar-ra"??
> Nik hola ikusi izan det, ta baita erabili ere.
Bai, aplikazioaren deskripzioan landare jangarriei buruz ari da:
zuhaitzak (trees), zuhaixkak (shrubs) eta belarrak (herbs).
Bitxia egin zait adibidez landareen zerrendan indigaztainondoak agertzen
direla, gizakiok ezin baititugu jan. Animaliek jan ditzaketelako jarriko
zituztela suposatzen dut. Baina hori eginez gero, nik ezkurrak ematen
dituen haritza ere jarriko nuke... Ez dakit, zalantza asko, baina
oraingoz ez diot garatzaileari ezer aldatzeko edo gehitzeko eskatuko eta
honela utzi dut aplikazioaren euskarazko erabiltzaileren bat nahastu ez
dadin:
- Horse Chestnut <--> Indigaztainondoa (animalientzat!)
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago