[Librezale] Fruit Radar euskaratzen

Asier Sarasua asier.sarasua a bildua gmail.com
Or, Abu 14, 14:30:57, CEST 2020


Landareen hitzak kontsultatzeko toki on bat Euskaltermen integratuta dagoen
Botanika hiztegia da. Latinezko izen zientifikoetatik abiatuta ere egin
daitezke kontsultak.

Assar.

2020 abu. 14 14:26 erabiltzaileak hau idatzi du ("Porrumentzio" <
porrumentzio a bildua riseup.net>):

Fruta/Fruitu eztabaidarekiko, netzako "fruta" haundi ta mamitsuak izan dia
(zuhaitzetatik ateratakoak) ta "fruitu" berriz, txikiak: marrubiak,
gereziak, mahatsak, fruitu lehorrak...
(Hau Buruntzaldean behintzat)

-a itsatsiarena aplikazioan: Txopik deskribatutako menu hortan "sagarrak,
limoiak" jarriko nuke, pluralean, zuhaitz berian fruta bat baño gehio eotea
espero baita.

Thyme, tomillo... ez al da "bedar-ra"??
Nik hola ikusi izan det, ta baita erabili ere.

Hemen erabiltzen ez dian erdal hitzekin, hoberena izen zientifikoa jartzea.
Norbaitek noizbait beharko balu, atzerrian edo, izen hoi bilatu ta
informazioa errez lortzeko, nahi dun hizkuntzan.

Eta azkenik, maratoiarekin erabat ados, nik parte hartuko nuke. Egia da
aplikazioa deserosoa sortatu zaitela, ez hizkuntzagatik, interfazea eta
maparen mugikor-eztasunagatik.
Baño ni oso prest!


Porru

2020(e)ko abuztuak 14 14:14:18 (CEST)-(e)an, Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>-(e)k
hau idatzi zuen:
>
> 20/8/13 20:52(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>
>> Hepa Txopi,
>>
>> berriro ere ur handitan sartu zara... Ea hurrengo egunotan tartetxo bat
>> lortzen dudan apurtxo bat laguntzeko.
>>
>> Sortu duzun zerrenda horretan ekarpentxo bat edo beste egiten saiatu
>> naiz, azkar batean...
>>
>
> Ederto, eskerrik asko zure ekarpenengatik!
>
> >
>
>> https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/
>>>
>> Horretan bakarrik sartu naiz, beste esteketan oraindik ez dut klik egin.
>>
>>
>> Kontu txiki pare bat:
>>
>> * fruitu/fruta hitzen artean, hobetsi lehenengoa, Euskaltzaindiak
>> aholkatzen duen legez (fruta: Heg.).
>>
>
> Ados, saiatuko naiz fruta ordez fruitu erabiltzen. Hala ere, esan
> beharra dut "fruta-arbola" bezalako hitzak nahiko zabalduak daudela eta
> Elhuyarren begiratu dudanagatik "friutu*" behin ere agertzen ez dela eta
> "fruta*" asko daudela: frutadenda, fruta-arbola, frutagintza, frutaontzi...
>
> >
>
>> * glosario bat egiten ari zarenez, kendu fruituen izenen -a artikulua.
>> (Uste dut gehienak kenduta ditudala).
>>
>
> Uste dut hemen ez nintzela ondo azaldu. Kontua ez da terminoen glosario
> bat egitea Wikipedian bezala, baizik eta aplikazioaren kateak itzultzea.
> Aplikazioak zerrendatu ditudanak baino askoz testu gehiago ditu baina
> nik landareei dagozkienak jarri ditut, horiek baitira zailenak.
>
> Badago botoi bat fruitua edo landarea aukeratzeko sakatu behar dena eta
> ondoren zerrenda bat agertzen da aplikazioan topatu duzun fruitu mota
> aukeratu dezazun. Nire ustez leku horretan ez du zentzurik "sagar",
> "limoi"... aukerak agertzea, baizik eta "sagarra", "limoia" eta abar. Ez
> dakit nire burua azaltzea lortu dudan...
>
> >
>
>> ------------------------------
>> Noiz edo noiz Wikipediako Txokoan iritzi trukaketa nahiko luzeak egon
>> dira txori edo landare baten izenaren inguruan. (Izen bakar baten
>> inguruan! Zuk zerrenda luze bat daukazu aurrean!).
>>
>> Euskaraz naturari loturiko hitz asko dauzkagu. Asko. Bai, asko eta asko.
>> Eta horietako asko finkatu gabe. Halako hitza bi tokitan erabiltzen da
>> animalia edo landare desberdinak izendatzeko. Halako animaliak hamaika
>> izen[3]. Halako hitza ez dakit noiz dokumentatu zen esanahi batekin
>> baina gaur egun...
>>
>> Wikipedian kontu horietan idazten dutenen artean bi iritzi daude;
>> muturretan: 1. erabil ditzagun beti izen zientifiko latindarrak eta
>> kito. 2. Izen arruntekin saiatuko gara.
>>
>> Bi muturren artean, espektro osoa, jakina.
>>
>
> Diozuna oso interesgarria da. Arrainekin bizi izan ditut horrelako
> eztabaidak herri batetik bestera pentsa litekeena baino desberdintasun
> handiagoak egon ohi dira eta hitzen arteko nahasketa ikusgarria baita
> batzuetan.
>
> Adibide ilustratu bat (askoz gehiago jar litezke):
> https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/irudiak/537.jpg
>
> >
>
>> Proposatzen duzun lan hori, eremu semantiko hori, informatikatik
>> urrutitxo, Librezale kideentzako baino, agian, egokiago Wikipediako
>> Txokorako[1] edo ItzuL posta-zerrendarako[2], ezta? (Badakit noiz edo
>> noiz bi txoko horietan ibili zarela, beraz beheko estekak zuretzat
>> baino, Librezale hasiberrienentzat dira ;-)
>>
>
> Bai, ea noraino heltzen garen Librezalekook eta ondoren zerrenda
> txukundu, osatu edo findu ahal izango dugu nahi izanez gero. Egia esan,
> kasu honetan bidean zaudela fruitu edo belar batekin topo egin eta 8-10
> segundotan etiketatzea da helburua. Beraz, izen zientifikoek askorik
> lagunduko ez dutela uste dut, ezta nahiko galduta dauden euskarazko
> hitzak ere. Beraz, kasu batzuetan, hiztegietan datorren hitz jatorra
> jarri dut eta parentesi artean euskaldunok ezagutu ohi ditugun beste bi
> hizkuntzen ordaina, momentuan zer aukeratu jakiteko eta ibilbidea
> jarraitu ahal izateko:
>   - Gooseberry <--> Andere-mahats (grosella, groseille)
>   - Medlar <--> Mizpira (níspero, nèfle)
>   - Thyme <--> Ezkai, xarbot, erle-belar (tomillo, thym)
>   - Raspberry <--> Mugurdi (frambuesa, framboise)
>   - Grapefruit <--> Arabisagar, pomelo
>
> Beste kasu batzuetan gaztelaniaz eta frantsesez ere ez da hitz argigarri
> hori existitzen fruitu ezezagunagoa delako eta orduan latinezko izena
> jarri dut:
>   - Woodruff <--> Ziabelar (Galium)
>   - Rowan <--> Gurbea (Sorbus)
>   - Lemon Balm <--> Garraiska (Melissa)
>   - Dogwood <--> Basagerezi (Prunus avium)
>
> Beste kasu batzuetan ez dut euskarazko hitzik aurkitu edo ez dakit
> existitzen den ere, landarea ez delako gurean existitzen, eta horiekin
> ez dakit zer egin:
>   - Jostaberry
>   - Red Ribes
>   - Black Ribes
>   - Sour Cherry
>   - Silverberry
>   - Ramsons
>   - Seaberry
>   - Juneberry
>
> Agian onena pragmatikoa izatea da eta jendeak etiketatzen dituen
> ohikoenak prest izatean egileari app-aren bertsio berri bat kaleratzea
> eskatu: sagarra, madaria, gerezia, masusta, basarana, basamarrubia,
> intxaurra, gaztaina, pikua, laranja, limoia, mahatsa, menda-belarra,
> erromeroa... Guzti hauek euskaraz izatea oso erosoa litzateke eta agian
> Librezaletik etiketatze kanpaina bat abiarazi genezake. Bakoitzak
> bospasei landare etiketatuta bakarrik mapa ikaragarri hasiko zen orain
> arte gure zonaldea hutsik egon delako :-)
>
> Gogoratzen inoiz hilabete bat dedikatu diogula software bat edo beste
> hainbaten artean euskaratzera? Agian iraila dedikatu geniezaioke mapan
> landareak etiketatzera eta librezale.eus/fruituak edo antzeko orri
> batean OSM gainean Leaflet erabiliz Euskal Herriko datuak bistaratu...
> auskalo! Nire helburua aplikazioa euskaratzea da orain ingelesez
> erabiltzea oso deserosoa delako eta ondoren ea jendea animatzen den bere
> herriko txoko batzuk etiketatzen. Proiektu polita izan daitekeela
> iruditzen zait. Nor animatzen da?
>
> Ondo izan,
> Txopi.
> ------------------------------
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.eus
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200814/97c9ce7d/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago