[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida

ixalba ixalba a bildua gmail.com
As, Abu 11, 13:34:15, CEST 2020


neri ondo ematen dit Porruren azken proposamen honek.

Eztabaida honi epemuga bat ipiniko diogu, astebetekoa adibidez?
Adostasun handiena jasotzen duen izenarekin sor daiteke kanala/gela eta
aurrerago izena aldatzea/doitzea erabakiko balitz hori ere egin
daitekeelakoan nago.

---- Honekin zeharka lotuta...
Asanbladaren ondoren bururatu zitzaidan, *ez nazazue harrikatu mesedez*,
hirugarren talde bat sortu daitekeela erabat gaiz kanpokoak bidaltzeko.
*EsateaLibre*: Euskaraz, edozein gauzari buruz idazteko.

Librezaleko azpiegitura bera erabiliz nahiz eta Librezalek ez lukeen bertan
esandako ezeren ardurarik hartuko.
Modu honetan, orain arte Librezaleko kanalera/gelara iritsi diren eta
bertan lekurik ez daukaten mezu horiek nora bidali egongo litzateke.
Iritsi izan diren mezu horietako batzuk, ikusteko modukoak iruditu zaizkit.

Asanbladatik buruan neukan, ea zer iruditzen zaizuen.
Agian honek beste ari bat beharko luke.

xalba.




Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu
11, 2020 12:27):

> Nik honako hau proposatzen det, Xalba ta Dabiden aurreko proposamenetatik
> abiatuta:
>
> Software Libre Zalantzak
>
> Deskribapenean: Librezaleko software librearen inguruko zalantzak,
> eztabaidak eta abar emateko tokia, euskaraz.
>
>
> 1) Izena hitz ezberdinez osatuta egotearren eta ez bakar ta luze batez
>
> 2) Izena gehiegi ez luzatzearren
>
> 3) Deskribapenean azalpena jarri ta Librezaleko parte dala esanda
>
>
> Oraindik ere "euskara" izenean jartzea interesgarria iruditzen zait, nik
> neuk bilatu izan ditut ta txat-gela edota foruak euskeraz izateatik soilik,
> interneten "euskara" edo "euskaraz" bilatuta.
>
>
> 20/8/11 12:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>
> Aupa!
>
> Ez dakit ez ote naizen egongo gaia oraindik gehiago korapilatzen, baina
> (agian) afera askatu dezakeen izen hau proposatzen dizuet (inkestan bozka
> gehien jaso duten duten bi izenen lotura besterik ez da):
>
> LibreZalantzak: Software librea euskaraz
>
> Gainera, orain ohartu naiz, kontutan hartu Librezalerekiko lotura
> taldearen deskribapenean egon daitekeela bai Telegram zein Matrixen.
>
> Erdibideak... akaso.
>
> Ondo izan!
> 20/8/11 12:06(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>
>
>
> Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu
> 11, 2020 11:47):
>
>> Egunon!
>>
>> Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun software
>> librearen inguruko txat gela bat sortzea, hainbat arrazoi zirela medio.
>> Horretarako izen bat adostu nahi genun ta galdetegi bat osatu genun [2].
>> E-posta zerrendatik ta Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta
>> partaide guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>>
>> Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>>
>> *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
>>
>> *Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
>>
>>
>> Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are gehiago, beraz
>> bi izen hoien artean berriro baloratzea proposatu nun Matrix-Telegram txat
>> gelan.
>>
>> Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta "Software
>> askea euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta] izenen artean egon da. Txat
>> gelako eztabaidatxo horretan galdetegian parte hartutako 8 pertsonetatik 6k
>> eman genun iritzia, beraz e-posta zerrendara pasa det kontua.
>>
>> ___________________
>>
>>
>> *Iritziak *
>>
>> *Porrumentzio, ni neu:* LZ izenak ez du nahikoa definitzen taldearen
>> izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak izana zehazten dulako ta
>> aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>>
>> *Zaloka: *SAE izenaren alde.
>>
>> *Enara:* SAE izenaren alde.
>>
>> *Dabid: *LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>>
>> *Etxondoko: *LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen zatiaz
>> (LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia dela argitzen du bigarren zatiaz
>> (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen ditunik, beraz ez dio
>> garrantzia ematen bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin lotura
>> eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den taldea, ez
>> izenak. Hala ere, SAE izenak taldea zer den hobeto argitzen duela onartzen
>> du.
>>
>> *Txopi: *SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz erabili
>> ordez, "librea" erabiliko luke, horrela adostuta baitago Sofware-aren
>> kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
>>
>>
>> *Ohio (txat gelan): *Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta euskal
>> jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
>>
>> --------------------------
>>
>> Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz (Librezale)"
>> izena proposatu dute txat gelan, Librezalerekin lotura edukitzeko eta
>> "librea" hitza erabiltzearren.
>>
>> --------------------------
>>
>> Zein iritzi dezute besteek?
>>
>
> Helburua bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa litzateke bien arteko
> erdibideko bat ipintzea.
>
> + SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
>
> (Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
>
> Izenak berak erakusten du Euskaraz gidatzen dela.
>
> "Software askea euskaraz" izena oso generikoa da eta Librezale talde/gela
> hau ere horretan sartzen da.
>
> Gela/talde berria sortzearen helburua da erabileraren inguruko zalantzak
> azaldu/argitzea.
>
> 💭 Nere 5 xentimokoa
>
> xalba
>
>>
>> ________________
>>
>> Estekak:
>>
>> [1] 2020/07/11 <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>>
>> [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/b2d9c025/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago