[Librezale] Common Voice proiektua Elhuyar aldizkarian eta Hala Bedi irratian

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Ira 29, 08:18:15, CEST 2019


Kaixo:

Common Voice ekimena gizarteratzen jarraitzen dugu. Elhuyar aldizkariko
azken zenbakian, Igor Leturiak artikulu hau argitaratu zuen:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-digitala/auzolan-digitala-euskararen-alde/

Horri esker, Hala Bedi irratikoek elkarrizketa bat egin ziguten Igorri
eta neroni pasa den ostiralean. Bere bi elkarrizketa grabatu genituen,
bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Datorren astean emitituko dute bat
eta hiru aste barru bestea. Podcast-ak webgunean entzungai daudenean
abisatuko dugu.

Beste komunikazio ekintzarik aurreikusten dugu? Maratoiren bat?
Artikuluren bat nonbait? Norbaiti egin dezakegun zerbait bururatzen zaio?

Niri bururatzen zaidana da ikasten/lan egiten dugun ikastetxe/enpresa
edo dena delakoetan proiektuaren berri ematea da. Maratoi publikoak egin
ordez kideekin maratoi pribatuak, gertuagokoak antolatzea. Agian leku
horretako zuzendaritzak ikas/lan orduetan egitea ahalbidetu dezake, edo
gutxienez bertako instalazioak erabiltzea. Bestela ere, gertu dauzkagun
kideekin, egunero ikusten ditugunekin, egitera animatu soilik egin
ordez, Common Voice elkarrekin grabatzeko egun eta ordua jar dezakegu,
erabilera zalantzak argituz eta horrela... Ez dakit, ideiak dira.

Gogoratu, 60 ordu eta ia 600 erabiltzailea dauzkagu eta euskararen
ezagutza kalitatezkoa izatea nahi badugu, zenbat eta ordu eta jende
gehiago (adin, genero eta zonalde desberdinetakoak) orduan eta hobeto!

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago