[Librezale] Euskarazko Wikipedia Common Voice-ko esaldien iturri

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Ira 9, 12:38:38, CEST 2019


Kaixo,

6.000tik 1.800.000ra pasatzeko informatika trikimailu ederrak asmatu
beharko!

Jabego intelektualaren lege kontuetan ni ere ez naiz batere aditu baina,
hala eta guztiz ere, badut iritzi bat. Wikipediako corpus osoa erraz erabil
liteke, nik uste, horretarako Wikimedia Foundation-ek baimen berezi bat
emango balio Mozilla Foundationi. Dolar sinboliko baten truke-edo.

Wikipediako, eta beste hainbat argitalpenetako, testuen aipu laburrak
egiteko, ez da baimen berezirik behar. Baina baimen berezi bat lortuz gero,
artikulu osoak erabil litezke, testu osoak, prozesatzeko eta hortik 5-10
hitzetako esaldi laburrak ateratzeko.

Baina imajinatzen dut Mozillakoei ere bururatuko zitzaiela kontua.



--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190909/13c22127/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago