[Librezale] Arazoak Libre Officekin
Asier Sarasua
asier.sarasua a bildua gmail.com
Ast, Aza 28, 09:51:09, CET 2019
Aupa,
Gogoan dut niri inoiz gertatu zaidala.
Uste dut (ez dut ondo gogoratzen) arazoa konpontzeko nire
erabiltzaile-profila ezabatu nuela. Nik Linuxen egin nuen, beraz profila
Windowsen ez beste direktorio batean zegoen.
Suposatzen dut Windowsen kasuan "Program files" karpetan edo horren
antzeko batean egongo dela. Agian ezkutuan egongo da; horrela bada, bistan
jarri beharko dituzu karpeta ezkutuak.
Asier.
Joxan Garaialde <joxan a bildua garaialde.org> igorleak hau idatzi zuen (2019 aza.
27, az. 12:44):
> Aupa, Mikel. Sistema eragilea windows 10 da, eta Lire oficcen bertsioa
> 6.3.3, eta bai writer, bai calc-ekin gertatzen zait.
>
> Joxan
> 2019/11/27 12:29(e)an, Mikel Olasagasti igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo Joxan,
>
> Ze sistema eragile eta libreoffice bertsio darabilzu? Edozein
> fitxategirekin gertatzen zaizu?
>
> Mikel
>
> Hau idatzi du Joxan Garaialde (joxan a bildua garaialde.org) erabiltzaileak (2019
> aza. 27, az. (12:26)):
>
>> Kaixo, Ander. Mila esker hire erantzunagatik. Hik esandako hori egin
>> diat, baina berdin jarraitzen dik. Orain, Libre Office kendu egin diat, eta
>> berriro ari nauk kargatzen. Ikusiko diat zer gertatzen den.
>>
>> Joxan Garaialde
>> 2019/11/27 12:20(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>>
>> kaixo Joxan:
>>
>> Abiarazi Libreoffice eta berreskuratzea proposatzen dizunean 'utzi' edo
>> ez berreskuratzea aukeratu. Honela berreskuratze fitxategiak ezabatu eta ez
>> luke berriz eskatu beharko.
>>
>> niri aldibaterako fitxategi batekin horrela konpondu zitzaidan.
>>
>> Honek ez badizu konpontzen adierazi zein sistema duzun gehiago lagundu
>> ahal izateko.
>>
>> izan libre izan euskaldun!
>> Ander Elortondo
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Joxan Garaialde (joxan a bildua garaialde.org) erabiltzaileak (2019
>> aza. 27, az. (12:04)):
>>
>>> Barkatu, lehengo mezua emaztearen e-postatik bidali dut, nahi gabe,
>>> noski.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Aupa, lagunok.Ea norbaitek lagun diezakedan. Orain dela egun pare
>>> batetik hona, Libre Officekin arazoak izaten ari naiz, bai Writer, bai
>>> Calc-ekin. Irekitzen dut artxibo bat, eta handik bost segndura itxi egiten
>>> zait. Kraskatu egin duela, eta errekuperazio leihotxoa agertzen zait,
>>> esanez artxiboa errekuperatu behar dudala. Egiten dut; errekuperatzen du,
>>> baina berriro irekitzen denean gauza bera gertatzen zait. Norbaitek zer
>>> izan daitekeen jakingo al du?
>>>
>>> Mila esker.
>>>
>>> Joxan Garaialde
>>>
>>> Beste gauza bat, .~lock.EBE Glosarioaren eranskinak3.odt# honako
>>> artxiboa gordetzen dit.
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191128/e5603717/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago