[Librezale] Firefox send itzulpena

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Mar 13, 19:01:11, CET 2019


Aupa Pablo,

Hau idatzi du Pablo San Roman (pablo.sanroman at unavarra.es)
erabiltzaileak (2019 mar. 13, az. (17:54)):
>
> Kaixo !
>
> FirefoxSend horrekin lagundu dezakedala uste dut, baina erabat berria naiz
> librezale honetan (gaur eman dut izena), pausuak zeintzuk diren esango ahal didazue? Mila esker!

Eskerrik asko laguntzeko prestutasunagatik!

Zure ondar alea jartzea oso erraza da:
1. Eman izena Pontoon itzulpen-zerbitzarian (Firefox kontua behar duzu
horretarako): https://pontoon.mozilla.org
2. Behin izena emanda eta saioa hasita, zoaz euskarazko "Firefox Send"
proiektura eta osatu gabeko kateak zuzenean itzultzen has zaitezke:
https://pontoon.mozilla.org/eu/test-pilot-firefox-send/all-resources/?status=missing

Kontuan izan: 'MACHINERY' fitxan aurrez egindako itzulpenen laguntza
duzu; erabili!
Mozilla proiektuetan aurrez egindako itzulpen gehiago bilatzeko:
https://transvision.mozfr.org/

Proiektu txikia da Firefox Send eta ziur zure laguntzarekin egun
batetik bestera euskaraz ikusiko dugula :) (Anderrek aurre hartzen ez
badizu, behintzat!)

Zalantzarik baduzu, bota lasai.

Ondo segi,
Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago