[Librezale] Common Voice euskaraz aurrera doa

Eli Pombo epombo a bildua iametza.eus
Al, Mar 11, 11:43:08, CET 2019


Kaixo Txopi eta guztioi.

Txopik esan duen moduan bi data nagusi ditugu une honetan esku artean:

- Martxoak 20: Tabakaleran prentsaurrekoa. Horretarako Librezaleko 
jendea beharko genuke, proiektuari buruz hitz egiteko prest. Iametzak 
lehenago prentsa oharra prestatuko du eta zuei pasako dizuegu. Baina 
prentsaurrekoan norbaitek edo norbaitzuk aurpegia jartzea beharko 
genuke. Prentsaurrekoaren iragarpena eta zabalpena Tabakaleratik 
bideratuko da, baina Iametzak ondoren hedabide batzuetara deiak egingo 
ditu elkarrizketak lotzeko. Prentsaurreko horretan Iametzak azken zatian 
hitz egin dezake apirilaren 2ko maratoia iragarriz, ulertuta, maratoi 
horren antolatzaileetako bat ere bagarela. Ongi iruditzen zaizue 
planteamendu hau?

- Apirilak 2ko maratoia Hirikilabs-en: Oso ona Txopi prestatu duzun 
eskuorria! Hirikilabs-ekoekin komentatuko dugu baina seguru baliagarri 
zaigula.

- Bideoa: Argia gaiari buruzko bideo labur bat ari da prestatzen. 
Oraindik ez dugu ikusi, aipamen batzuk egiteko Asier Iturralderi eskatu 
zioten nire lankideek laguntza eta esaldi batzuk bota zituen pasa den 
astean egindako grabaketan.

Oraingoz horixe da esateko daukadana.

Agur bat,

Eli

El 2019/3/10 a las 12:47, Txopi escribió:
> Kaixo:
>
> Azkenaldian posta-zerrendan ez dugu ezer aipatu baina Librezaleko
> txatean gauza batzuk lotzen doaz.
>
> Eli Pombok Hirikilabsekoekin CVren lehen maratoia egiteko data lotu du,
> apirilaren 2an. Horrez gain, iametzakoak prentsaurreko bat antolatzen
> ari dira martxoaren 20rako edo. Hamabiak inguruan Donostiako
> Tabakaleran. Aurkezpen egunerako Argiak bideo bat prestatuko duela uste
> dut. Nik ez dut zehaztasun gehiagorik (eman ditudan datak eta orduak ere
> ez dakit behin betikoak diren).
>
> Kontua da prentsaurreko horretara zenbat eta pertsona gehiago gerturatu
> hobeto. Librezaleko nor pasa daiteke hedabideetan proiektu honen atzean
> talde majo bat dagoela ikus dadin?
>
> Edonola ere, bi aste barru, maratoia eta proiektua sare sozialetan
> zabaltzeko garaia helduko da. Horretan ere laguntza beharko da.
> Laguntzeko prest daudenak pasa daitezela Matrix edo Librezale txat
> bikietatik mesedez:
> https://riot.im/app/#/room/#librezale:matrix.org
> http://telegram.me/librezale (Telegram app instalatu behar da)
>
> Bestalde, iragarriko den maratoirako eta nahi duen edonorentzako
> eskuorri bat prestatu dugula ere aipatu nahi dut:
> https://librezale.eus/wiki/Fitxategi:CommonVoiceEskuorria.pdf
>
> Azkenik, Common Voice webgunean euskararen estatistiken laburpentxo bat
> egin nahi dut:
>    Grabatutako orduak: 6h 18m
>    Balioztatutako orduak: *5h*
>    Hiztun kopurua: 54
>    Grabaketa gehien egin dituztenak (eta dagoeneko balioztatuta daudenak):
>      - gorkaazk: 861
>      - Jone: 570
>      - pospolos: 220
>      - AINHOA: 176
>      - Begoña: 150
>      - galaipa: 134
>      - Hey_neken: 102
>      - Maddi: 65
>      - Joseba Almiñana Escuder: 55
>      - Supro: 19
>      - Eduardo Trápani: 2
>    (Ez dakit noiz eguneratzen diren estatistika hauek.)
>
> Beraz, 5 ordu egin ditugu dagoeneko. Egin ditzagun gehiago! Eskerrik
> asko guztioi eta aurrera!
>
-- 

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du.Hori 
dela eta, nire helbide berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen 
dizut. A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y 
en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica 
en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

<https://www.iametza.eus>

  * *Eli Pombo*
  * Kudeatzailea

  * Mugikorra: 618 84 73 44
  * epombo a bildua iametza.eus <mailto:epombo a bildua iametza.eus>
  * https://www.iametza.eus

  * Zirkuitu ibilbidea 2, 1 pabilioia
  * Lasarte - Oria 20160
  * T.: 943 37 67 16

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- 


Komunikazio honen edukia eta dokumentazio erantsia konfidentziala da eta 
hartzaileak bakarrik jaso beharko luke. Indarrean dagoen legeriak 
debekatu egiten du bertan eskainitako informazioa baimenik gabe 
erabiltzea. Komunikazioa zuri iritsi bazaizu, baina zu ez bazara 
hartzailea, mesedez, guri jakinarazi, eta jasotako informazioa ez inori 
jakinarazi eta suntsitu. Barkatu posta elektroniko oker hau jasotzeak 
eragindako eragozpenak.

Emandako datuak atzitzea eska dezakezu, bai eta, datuak zuzentzea, 
ezereztea eta aurka egitea ere. Horretarako, eskaera bat bidali behar 
zaio, idatziz, Fitxategiaren Erantzuleari (iametza interaktiboa, S.L.) 
helbidera honetara: Zirkuitu Ibilbidea, 2, 1. Pabiloia, 20160 
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honetara: info a bildua iametza.eus 
<mailto:info a bildua iametza.eus>

El contenido de esta comunicación y de toda su documentación anexa es 
confidencial y se dirige exclusivamente a su destinatario. El uso no 
autorizado de esta información está prohibido por la legislación 
vigente. Si usted no es el destinatario le rogamos nos lo indique, no 
comunique su contenido a terceros y proceda a su destrucción. Disculpe 
las molestias que le haya ocasionado la recepción indebida de este e-mail.

Sus datos figuran en un fichero cuyo titular es iametza interaktiboa, 
S.L., a quien usted puede dirigirse para ejercer sus derechos de acceso, 
rectificación, cancelación y oposición en Zirkuitu Ibilbidea, 2, 
Pabellón 1, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), correo electrónico: 
info a bildua iametza.eus <mailto:info a bildua iametza.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190311/dc487387/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago