[Librezale] Common Voice euskaraz aurrera doa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Mar 10, 12:47:56, CET 2019


Kaixo:

Azkenaldian posta-zerrendan ez dugu ezer aipatu baina Librezaleko
txatean gauza batzuk lotzen doaz.

Eli Pombok Hirikilabsekoekin CVren lehen maratoia egiteko data lotu du,
apirilaren 2an. Horrez gain, iametzakoak prentsaurreko bat antolatzen
ari dira martxoaren 20rako edo. Hamabiak inguruan Donostiako
Tabakaleran. Aurkezpen egunerako Argiak bideo bat prestatuko duela uste
dut. Nik ez dut zehaztasun gehiagorik (eman ditudan datak eta orduak ere
ez dakit behin betikoak diren).

Kontua da prentsaurreko horretara zenbat eta pertsona gehiago gerturatu
hobeto. Librezaleko nor pasa daiteke hedabideetan proiektu honen atzean
talde majo bat dagoela ikus dadin?

Edonola ere, bi aste barru, maratoia eta proiektua sare sozialetan
zabaltzeko garaia helduko da. Horretan ere laguntza beharko da.
Laguntzeko prest daudenak pasa daitezela Matrix edo Librezale txat
bikietatik mesedez:
https://riot.im/app/#/room/#librezale:matrix.org
http://telegram.me/librezale (Telegram app instalatu behar da)

Bestalde, iragarriko den maratoirako eta nahi duen edonorentzako
eskuorri bat prestatu dugula ere aipatu nahi dut:
https://librezale.eus/wiki/Fitxategi:CommonVoiceEskuorria.pdf

Azkenik, Common Voice webgunean euskararen estatistiken laburpentxo bat
egin nahi dut:
  Grabatutako orduak: 6h 18m
  Balioztatutako orduak: *5h*
  Hiztun kopurua: 54
  Grabaketa gehien egin dituztenak (eta dagoeneko balioztatuta daudenak):
    - gorkaazk: 861
    - Jone: 570
    - pospolos: 220
    - AINHOA: 176
    - Begoña: 150
    - galaipa: 134
    - Hey_neken: 102
    - Maddi: 65
    - Joseba Almiñana Escuder: 55
    - Supro: 19
    - Eduardo Trápani: 2
  (Ez dakit noiz eguneratzen diren estatistika hauek.)

Beraz, 5 ordu egin ditugu dagoeneko. Egin ditzagun gehiago! Eskerrik
asko guztioi eta aurrera!

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago