[Librezale] Elhuyar aldizkarian Common Voice-ri buruz artikulu bat argitaratzeko aukera
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Eka 6, 21:58:26, CEST 2019
19/6/6 20:55(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak idatzi zuen:
>>
>> Elhuyar aldizkariko "Gai librean" atalean Common Voice-ri
>> buruzko artikulu bat argitaratu genezakeela esan zidan. Denbora pasa da
>> esan zidanetik baina ahaztu orduko hemen aipatzen dut!
>>
>> Parte hartzeko modu hemen azaltzen da:
>> https://aldizkaria.elhuyar.eus/honi-buruz/a-gai-librean-arauak
>>
>> Norbait edo norbaitzuk animatuko zinatekete artikulu hori idazten?
>
> Aupa Txopi,
>
> Proiektu honetan zu ibili zara lehen lerroan. Beste batzuk *oso* atzetik
> ibili gara. (Zu bakarrik ez sentitzeko ;-)
>
> Ez dakit nondik ateratzen dituzun indarrak eta orduak, baina mila esker
> eta eutsi goiari!
>
> Egun hauetan ez daukat denbora soberan baina, *laguntzeko prest.*
>
> Handik eta hemendik, dagoeneko argitaratu diren materialak *batu*[1],
> --10.000 karaktereko muga jartzen dute--, eta *birformulatu *egin
> beharko, eskatzen duten originaltasunari erabateko traizioa ez egiteko...
>
> Agian polemikari atea ere zabaldu beharko litzaioke, gure teilatuari
> harriak botatzea bada ere: lan hori guztia ez du enpresa erraldoi batek
> aprobetxatuko? Adimen artifiziala gure hizkuntzarekin elikatzea ez da
> epe luzean arriskutsu izango? (Erabilgarritasuna/pribatutasuna balantzan).
>
> Aurreko batean egin den legez Librezale wikian parteka daiteke
> zirriborro bat, elkarlanean idatzi ahal izateko...
Nire ustez aldizkariaren izaera eta tonua kontuan izan behar genuke,
beraiek argitaratu nahi izan dezaten. Gai zientifiko asko jorratzen
dituzte. Kontu teknologikoak, arlo polemikoak izan ditzaketenak barne,
ikuspegi edo tonu zientifiko antzean jorratzen dituztela uste dut;
Wikipediako tonua izango balitz bezala. Hori uste dut behintzat,
hainbeste ale ez ditut irakurri eta.
Norbaitek artikulua aurrera ateratzeko ardura hartu nahi badu, esan
dezala. Agian, batek baino gehiagok nahiko dute Elhuyar bezalako
aldizkari batean idatzi. Ni lanpetuegi nabil, baina daturen bat behar
izanez gero, testua irakurri, iradokizunak egin, irudiren bat
prestatu... kontatu nirekin laguntzeko.
Ondo izan,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago