[Librezale] Firefox Focus itzultzeko proiektua non?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 1, 11:11:11, CEST 2019


Aupa Osoitz,

Hau idatzi du Osoitz E (oelkoro at gmail.com) erabiltzaileak (2019 eka.
28, or. (17:02)):
>
> Kaixo,
>
> Androiderako aplikazioen orria [1] begiratzen nengoela Firefox Focus / Klar itzultzeko geneukan esteka [2] ez dabilela ikusi dut, eta behin Pontoon barruan ez dut itzulpen proiektua ikusten ere.
>
> Ez dirudi Firefox Focus bera desagertu denik proiektu gisa, ba al dakizue zer gertatu den itzulpen proiektuarekin? Beste izenen bat al du orain?


Garapena geldituta dago eta itzulpenetako aldaketak gehitzeko modurik
ere ez daukate tamalez, horregatik desgaitu zuten proiektua hizkuntza
guztietarako.

Argibide gehiago dev-l10n posta-zerrendako mezuan:
https://markmail.org/thread/5oi3635c3sgwjypl


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago