[Librezale] [CV] Ekimena ezagutzera emateko lanen eta ideien zerrenda

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Ots 10, 19:42:58, CET 2019


Kaixo:

Aurreko bilerako aktan eta beste leku batzuetan egingo ditugun hainbat
gauza zehazten goaz eta baita egin genitzakeen beste gauza batzuk
aipatzen eta abar.

Zer egingo dugun eta nor arduratuko den pixka bat argiago izateko, orri
bat sortu dut wikian:
https://librezale.eus/wiki/CommonVoiceKomunikazioPlana

Interesgarriak ikusten ditugun ideiak ere beheko zerrendan jar
ditzakegu, agian beste batek ideia hori garatzeko edo aurrera ateratzeko
modua ikusten badu, goiko zerrendara pasa dezan bere burua arduradun jarriz.

Orri hori ekimenak eta lanak antolatzeko erabil genezake. Prestatu dudan
bertsioa zuzendu, osatzeko eta eguneratu beharko genuke Common Voicen
parte hartzen dugun guztion artean.

Ondo iruditzen zaizue? Mesedez, moldatu informazioa egokia ikusten
duzuen moduan, denontzako baliagarria izan dadin.

Gogoan izan wikian idazteko izena eman besterik ez duzuela (inprimakia
bete eta jasotako e-postako estekak klik egin) eta orriak editatzen
hasi. Norbaitek arazoak izanez gero, posta-zerrenda honetan edo txatean
bota dezake berea eta gutako beste batek eguneratu dezake orria.

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago