[Librezale] mozilla itzulpenen inguruan
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 30, 07:38:13, CEST 2018
Egun on,
2018-05-29 9:34 GMT+02:00 Ander Elortondo <ander.elor at gmail.com>:
>
> Kaixo:
>
> mozillako itzulpenak egiten ari garenok aparte taldeak izan behar lukeen informazio garrantzitsua dela uste dut:
>
...
>
> zer dio herriak?
>
Tira, goiko mezua/inprimakia, aipatzen den moduan aurretik Mozillaren
laguntzarako gunean parte hartu dutenei bidali zaie
(https://support.mozilla.org). Ikusita gure hizkuntzan ez dela
jarduera aktiborik izan azkenaldi luze batean, egiaztatu nahi dutena
da ea boluntariook horri ekiteko asmorik daukagun.
Neronek pertsonalki, eta iraganean ez bezala, horretan ez dut
esfortzurik ipiniko, batez ere lanaren tamainaren eta
eraginkortasunaren artean desoreka nabarmena dagoelako. Horretaz gain,
artikulu hauek noizean behin eguneratu ere egin behar dira eta aurreko
esperientziek erakutsi didate hau egitea ez dela berehalakoa eta erraz
geratzen dela edukia zaharkituta.
Edonola ere, hori nire iritzi eta jarrera besterik ez da; inork lanari
ekin nahi badio, ongi etorria izango da!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago