[Librezale] WordPress euskaratzeari utzi diot
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Urt 14, 20:18:51, CET 2018
Kaixo:
Oker ez banago, 10 urte igaro dira WordPress euskaratzeari ekin
nionetik. Denbora luze honetan nire dedikazioa, maila guztietatik pasatu
da baina inoiz ez du etenik izan. Orain bai.
Beraz, posta-zerrenda honetan dagoen norbaitek lekukoa hartu nahi badu,
esan dezala.
Erabakiaren arrazoiak jakin nahi dituenik egongo da. Ez da erraza
azaltzen, baina laburbilduz nekea da. Denbora gutxi, garai batzuetan
kate asko eta bar, betikoa...
Azken hilabeteotan gustuko ez ditudan WordPress.org-en aldeez gehiago
jabetzea ere arrazoi bat izan liteke. Jabetze hori kasualitatez orain
izan den edo nik neuk inkontzienteki eragindako zerbait, ez dakit.
Adinaren ajeak izango dira agian.
Zerbait zehatzagoa aipatzeagatik, hona hemen erabakia hartzen lagundu
didaten arrazoietako batzuk: WordPress-ek barne komunikaziorako tresna
libreak alde batera utzi (IRC) eta Slack pribatiboa promozionatzen duela
etengabe[1], hasierako orrialdeko testu bat aldatzeko eskatu eta kasurik
egiten ez dutela[2], Androideko app-ak erabiltzaileengandik hainbeste
datu bildu behar ote duen galdetu eta garatzaileak harritzea[3].
Txikikeriak. Besterik ez. Ziur beste kide batek gogotsu ekiten diola
software honen euskaratzeari. GlotPress delakoan nitaz gain beste kide
batzuk aritzen zarete. Beraz, orain da txanda hartzeko eta itzulpenei
jarraipena egiteko.
OHARRA: norbaitek baimenekin edo urratsekin laguntza behar balu, ni
azalpenak emateko prest, beti bezala. Inor ateratzen ez bada, wikian
jarri dudan semaforo gorria hor mantenduko da.
Ondo izan,
[1] https://make.wordpress.org/polyglots/handbook/about/teams/local-slacks/
[2] https://meta.trac.wordpress.org/ticket/3318
[3] https://reports.exodus-privacy.eu.org/reports/637/
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
More information about the Librezale
mailing list