[Librezale] Nola euskaratu 'fork' (aditza)
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Urt 10, 19:27:43, CET 2018
Joxe Rojas<joxerg at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
urtarrilaren 10(a) 13:36):
> Aspaldiko!
>
> Eta, garbizale jarrita, 'eratorri' eta/edo 'eratorria'?
>
> Beste bide bat zabaltzearren baino ez bada ;)
Haria irakurri ahala horixe bera pentsatu dut. Esango nuke
testuinguruak ez duela termino tekniko bat eskatzen:
* LineageOS, CyanogenMOD sistematik eratorria
* LineageOS, CyanogenMOD sistemaren eratorria
edo
* LineageOS, CyanogenMOD sisteman oinarritua
Azken hau ziur ez zaizuela arraroa egingo 'Ubuntu' eta
'Debian' idatziz gero 'LineageOS' eta 'CyanogenMOD' parearen ordez.
Bestalde, POSIX sistema-deiari edo prozesu berri baten sorrerari
dagokionean, 'fork' bere horretan utziko nuke inolako zalantza izpirik
gabe.
Julen.
More information about the Librezale
mailing list