[Librezale] about:mozilla (Quantum edizioa)
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Aza 10, 10:35:35, CET 2017
Aupa Ixiar,
Eskerrik asko zure ekarpenagatik!
Ixiar Iza Agirre<i.iza at elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 9 07:46):
> Kaixo:
> Beste proposamen bat, Julenean oinarritutakoa, balio badu erabiltzeko:
>
> "Piztiak <em>soineko berriak</em> jantzi zituen, eta aztertu zituen
> <em>denbora</em>ren eta <em>espazioa</em>ren eta <em>argia</em>ren moldeak
> eta unibertsoan energiaren <em>fluxua</em> nolakoa den. <em>Metal
> herdoildutik</em> egitura berriak eraiki zituen Piztiak, eta goraipatu egin
> zituen. Eta Piztiaren jarraitzaileek poz hartu zuten, <em>irakaspen</em>
> horietan asmo berrituak ikusita."
Zure proposamena bere horretan erabiltzekotan naiz, xehetasun bat ez
dut uste zuzena denik baina:
"<em>Metal herdoildutik</em> egitura berriak eraiki zituen Piztiak"
Metal herdoilduzko egitura berriak (Rust osagaiak) ez ditu Piztiak
(Firefoxek) eraiki; erabili egiten ditu.
Agian, eta hasierako "jantzi" aditza ez errepikatzeko, zera ipiniko nuke:
"<em>Metal herdoildutik</em> egitura berriak bereganatu zituen Piztiak".
Ze iritzi?
Julen.
More information about the Librezale
mailing list