[Librezale] about:mozilla (Quantum edizioa)

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Aza 9, 01:07:51, CET 2017


Piztia probatzeko desiratzen. Tonu profetikoa ederki mantendu duzu.

az., 2017.eko azaren 08a 22:44(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Aupa Librezale!
>
> Datorren astean argitaratzekoa da berezia izango den Firefoxen bertsio
> berria (zeina Quantum ezizenez bataiatu baituten) eta barru-barruan
> egindako aldaketen isla adierazteko, about:mozilla prediku-orria
> eguneratu dute.
>
> Honela dio jatorrizkoak [1]:
>
> "The Beast adopted <em>new raiment</em> and studied the ways of
> <em>Time</em> and <em>Space</em> and <em>Light</em> and the
> <em>Flow</em> of energy through the Universe. From its studies, the
> Beast fashioned new structures from <em>oxidised metal</em> and
> proclaimed their glories. And the Beast’s followers rejoiced, finding
> renewed purpose in these <em>teachings</em>."
>
> Eta eman dudan lehen itzulpenak itxura hau hartu du:
>
> "Piztiak <em>jantzi berriak</em> bereganatu zituen eta ikasi zituen
> <em>denbora</em>ren eta <em>espazioa</em>ren eta <em>argia</em>ren
> bideak, bai eta unibertsoan barreiatutako energiaren <em>fluxua</em>.
> Ikasitakotik <em>herdoildutako metal</em>ezko egitura berriak jantzi
> zituen Piztiak, hauen edertasuna aldarrikatuz. Eta Piztiaren
> jarraitzaileek poz hartu zuten, asmo eraberrituak aurkituz
> <em>irakaspen</em>etan."
>
> Jatorrizkoaren esentzia mantenduz, inork aldaketarik proposatu nahi
> du? Edo hobeto eman litekeen ezer azpimarratu?
>
> Eskerrik asko!
> Julen.
>
> pd: keinu nabarmenak daude abiaduraren eta errendimenduaren alorrean
> egindako hobekuntzei, hala nola Rust programazio-lengoaian idatzita
> txertatu dituzten osagaiei.
>
> [1] https://pontoon.mozilla.org/eu/firefox/all-resources/?string=172088
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




More information about the Librezale mailing list