[Librezale] about:mozilla (Quantum edizioa)

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Aza 8, 22:44:43, CET 2017


Aupa Librezale!

Datorren astean argitaratzekoa da berezia izango den Firefoxen bertsio
berria (zeina Quantum ezizenez bataiatu baituten) eta barru-barruan
egindako aldaketen isla adierazteko, about:mozilla prediku-orria
eguneratu dute.

Honela dio jatorrizkoak [1]:

"The Beast adopted <em>new raiment</em> and studied the ways of
<em>Time</em> and <em>Space</em> and <em>Light</em> and the
<em>Flow</em> of energy through the Universe. From its studies, the
Beast fashioned new structures from <em>oxidised metal</em> and
proclaimed their glories. And the Beast’s followers rejoiced, finding
renewed purpose in these <em>teachings</em>."

Eta eman dudan lehen itzulpenak itxura hau hartu du:

"Piztiak <em>jantzi berriak</em> bereganatu zituen eta ikasi zituen
<em>denbora</em>ren eta <em>espazioa</em>ren eta <em>argia</em>ren
bideak, bai eta unibertsoan barreiatutako energiaren <em>fluxua</em>.
Ikasitakotik <em>herdoildutako metal</em>ezko egitura berriak jantzi
zituen Piztiak, hauen edertasuna aldarrikatuz. Eta Piztiaren
jarraitzaileek poz hartu zuten, asmo eraberrituak aurkituz
<em>irakaspen</em>etan."

Jatorrizkoaren esentzia mantenduz, inork aldaketarik proposatu nahi
du? Edo hobeto eman litekeen ezer azpimarratu?

Eskerrik asko!
Julen.

pd: keinu nabarmenak daude abiaduraren eta errendimenduaren alorrean
egindako hobekuntzei, hala nola Rust programazio-lengoaian idatzita
txertatu dituzten osagaiei.

[1] https://pontoon.mozilla.org/eu/firefox/all-resources/?string=172088


More information about the Librezale mailing list