[Librezale] android euskara itzulpen artxiboak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Maiatza 30, 20:38:49, CEST 2017
or., 2017.eko mairen 26a 09:44(e)an, Jon Eletxigerra igorleak idatzi zuen:
> Kaixo denoi,
>
> Badakit android 5.0 aurrera euskeraz dagoela ofizialki baina telefono
> marka bakoitzaren esku dago beraien rom-ean sartzea ala ez. Nik mugikor
> txinatar bat det (xiaomi) eta noski ez dago euskaraz. Crowdin bidez
> itzulpenak egin daitezke beraien rom-erako eta %60 itzulita badago
> automatikoki sartzen dute hurrengo eguneraketan, gaur gaurkoz euskara
> %2an dago...
>
> Gustatuko litzaidake behingoz mugikorra euskaraz izatea, horregatik
> pixkanaka itzultzen joango nahiz. Halere android jada euskaraturik
> dagoenez itzulpenen fitxategiak lortzea gustatuko litzaidake; alde
> batetik string balioak konparatu eta jada eginiko lana berriz ez egiteko
> eta bestetik itzulpenak nola egin diren ikusi eta irizpide berak
> jarraitzeko.
>
> Norbaitek fitxategiak eman ahal balizkidake asko eskertuko nuke.
>
> Mila esker,
>
> Jon
Kaixo, Jon:
Oker ez banago, Urtzi Odriozola (@urtzai) eta Android Euskaraz taldeko
kideek bere garaian Android 4.1.1 euskaratu zuten:
http://androideuskaraz.akting.eu/blog/itzuli-dugu-azkenean/
CyanogenMod 11 lan guzti horri esker euskaratu zen:
http://androideuskaraz.akting.eu/blog/lortu-dugu-zorionak/
Ea Urtzi Odriozolak fitxategiekin laguntzerik duen (posta-zerrenda
honetan dagoela uste dut baina mezu honen zuzeneko hartzaile bezala ere
gehitu dut).
Ondo izan,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
More information about the Librezale
mailing list