[Librezale] android euskara itzulpen artxiboak

Jon Eletxigerra joneletxigerra a bildua hotmail.com
Or, Maiatza 26, 09:44:57, CEST 2017


Kaixo denoi,

Badakit android 5.0 aurrera euskeraz dagoela ofizialki baina telefono 
marka bakoitzaren esku dago beraien rom-ean sartzea ala ez. Nik mugikor 
txinatar bat det (xiaomi) eta noski ez dago euskaraz. Crowdin bidez 
itzulpenak egin daitezke beraien rom-erako eta %60 itzulita badago 
automatikoki sartzen dute hurrengo eguneraketan, gaur gaurkoz euskara 
%2an dago...

Gustatuko litzaidake behingoz  mugikorra euskaraz izatea, horregatik 
pixkanaka itzultzen joango nahiz. Halere android jada euskaraturik 
dagoenez itzulpenen fitxategiak lortzea gustatuko litzaidake; alde 
batetik string balioak konparatu eta jada eginiko lana berriz ez egiteko 
eta bestetik itzulpenak nola egin diren ikusi eta irizpide berak 
jarraitzeko.

Norbaitek fitxategiak eman ahal balizkidake asko eskertuko nuke.

Mila esker,

Jon



More information about the Librezale mailing list